Sareko euskarazko produktuen katalogoa berrargitaratu dute

09.03.09
Euskara

2006ko abenduan kaleratu zen lehen aldiz katalogoa Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) osatu zuen, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundi eta Alkarbideren laguntzaz eta Euskaltelen babesaz. Izandako arrakastaren ostean, UEUkoek lehenengo argitalpena eguneratu eta osatu dute – oraingo honetan Arabako Foru Aldundiak ere parte hartu du– eta 2009an Bizkaiko 35 udalerritan –Ermua tartean- 10.000 ale baino gehiago banatuko dira.

Sareko Euskarazko Produktuen Katalogoa 16 eta 26 urte bitarteko gazteentzat prestatu da eta helburu dauka Interneten dauden euskarazko produktuei buruzko informazioa gazteengana hurreratzea. 81 produktu bildu dira katalogo honetara, bi atal nagusitan banatuta:

Liburuxka eta CDa

Lehenengo atalean, Sarean Blai izenekoan ondoko honi buruzko informazioa agertzen da: euskarazko softwarea, baliabideak, blogak euskaraz egiteko tresnak, denbora-pasarako jolasak, txateatzeko guneak, mugikorrentzako erremintak, musikari buruzko web guneak, aldizkari elektronikoak, sareko irratiak, informazio orokorreko guneak, zinea zein sukaldaritzari lotutakoak eta beste hainbat gune.

Bigarren atalean, Ikusi eta Ikasi izenekoan, hezkuntzarekin lotutako baliabideen informazioa batu da. Besteak beste, apunteak, liburuak eta ariketak dituzten guneak, hiztegiak eta entziklopediak, datu-baseak, liburutegietako katalogoak eta ikas baliabideak daude orriotan.

Sareko Euskarazko Produktuen Katalogoak liburuxka formatua dauka, eta CDa daroa barruan. CDak liburuxkan ageri den informazio guztia dakar, baita webguneen zuzeneko lotura ere, nabigazioa errazte aldera. Berau eskuratzeko Euskara Sailera jotzea besterik ez da egin beharko.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko