Emakumearen Nazioarteko Egun partizipatiboa

10.03.09
Berdintasuna

Ermuak benetako berdintasun eraginkor baten aldeko aldarrikapena berretsi zuen igandean Emakumearen Nazioarteko eguneko jardueretan. Emakumeek kalea bere egin zuten, jardunaldi berezi hori jai giro alaian igaroz. Eguneko berrikuntza nagusia, herriko plazatik egindako puxika askatzea izan zen, puxikek itsatsi zeramatelarik hainbat herritarren –emakume nahiz gizonen- desioak. Helio gasez puztutako puxikak aske utzi ziren, beren hegaldian mezuak eramaten zezaten. Ehun eta berrogeita hamar pertsonatik gora bildu ziren arratsaldeko ordu bata eta erdietan, plazan deituriko kontzentrazioan. Taldeak gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna oraindik lortzeke dugun erronka dela gogoratu zuten. Kontzentrazio hori, segidan irakurritako komunikatuak eta ondorengo bazkaria eguneko jarduera nagusiak izan ziren.

Argazkian plazara bildutako hainbat pertsona, kontrantzioa ekin baino lehenago Argazkian helioz betetako puxiken euskarria, berdintasunaren aldeko desio eta aldarrikapenak aske utzi baino lehen

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu