Krisialdia, egokitu eta aldaketarako aukera
Berriztatu, kooperatu, eratu…gutariko edozeinek landu ditzakeen eginkizunak dira. Horiek denak, praktikan jartzeko kemena eta motibazioa behar beharrezkoak dira, horietan guztietan sinesteaz gain. Oso garrantzitsua da norberak, barne hausnarketa egin dezagula, horiek bilatu nahi baditugu behintzat. Normalean, etorkizunean islatzen dira eta norbanakoaren bizipenak, ohiko bizitzaren ikuspegia baldintzatzen dute.
Izan ere, aurtengoan Berritu-Ekin berrikuntza jardunaldiak egungo krisi egoera enpresa eta erakundeentzat aukera bihur daitezen lan egitera zuzendurik daude. Jardunaldiotarako aukeratu den leloak argi adierazten du bere xede edo izpiritua, hausnarketarako planteamendua egiten baitigu galdera baten bidez: Arazoei bueltaka? Hobe arazo horien konponbideetan denbora ematea!
Gaurko egitaraua, ondorengo jarduerek osatzen dute:
- Ateak zabalik jarduera eta ikus-entzunezko erakusketa, Izarra enpresa zentroan. Jarduera eskola, ikastetxe edo unibertsitateko ikasleentzat, nahiz interesa izan dezaketen gainerako taldeentzat pentsatuta dago.
- Parte hartu nahi duten aldez aurretik jakinarazi behar dute Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailean, talde eta ordutegiak adosteko. Horretarako bi aukera daude, egoitzara telefonoz deitzea edo mezu elektronikoa idatzi eta bidaltzea.
- 9:30etatik 10:00etara: Azpiegitura eta bertako zerbitzuei buruzko azalpenak.
- 10:30etatik 11:00etara: Hirugarren sektorearentzako eta enpresa hazitegiko eraikin berriaren materialei buruzko erakusketa.
- 11:00etatik 12:0etara: Lidergoari buruzko tailerra. Izarra Zentroan.
- 15:30etatik 17:00etara: Zientziako ikus-entzunezkoa. Jarduera DBHko ikasleentzat pentsatu da. Lobiano Kultur Gunean.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren