Etorkinentzako harrera ikastaro berria

12.03.09
Euskara

Euskara Sailak eta Inmigrazio zerbitzuak AISA euskara ikastaro berria antolatu dute. Ikastaroa martxoan bertan hasiko da eta asteartetan ostiraletan burutuko da, 10:00etatik 12:00etara. Ikastaroan gure Erkidegoan bizi diren 16 urtetik gorako etorkinek parte hartu ahali zango dute. Ekimenaren xedea etorkinek hemengo gizartea, ohitura keta abar ezagutu eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak eman ditzatela da. 60 orduko ikastaro honetan besteak beste, gizarte ezagutzeko aukera ematen duten hainbat gai lantzen dira, hala nola, agurra, zenbaketa, familia, eskola, garraio, osasuna, kirola, erosketa, eta abar… Hitz bitan esanda, indarra hiztegian eta oinarrizko ulermenean jarriko dira.

Izena eman edo argibide gehiago jaso nahi dutenek euskara zerbitzura edo immigrazio zerbitzuetara jo dezake. Bertan emango baitizkiete azalpen eta laguntza guztiak.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin