Ermuan ekoiztutako produktuen erakusketa

13.03.09
Ekonomi Sustapena

Tokiko Garapenaren IV asteak herriko hainbat enpresek ekoiztutako produktuak bildu eta erakusketa jarri du Lobianon. Erakusketa horretan ez dira izan Ermuan ekoizten diren produktu guztiak. Ez eta horiek produktu horiek sortu, muntatu eta ekoiztu dituzten eta aberastasuna sortzen duten enpresa guztiak ere, herrian zorionez industri eta ekoizpen-ehuna osatzen duten gehiago baditugulako.

Nolanahi izanik ere, erakusketak ikusmina eta interesa piztu dute eta asko izan gara Lobianoko aretora joan izan garenak eta atsegintasunez bertan ikusgai zegoen guztia ikusi dugunak. Izan ere, pertsona asko baikara industriarekin zerikusirik ez duen ogibidea dugunak eta da erraza izaten tailer askoren hormen atzean egiten denaren berri zehatza izatea eta guztiz amaitutako produktuak ezagutzea, noski, merkatuan eta dendetan ez bada. Hortaz, teknologia aurreratuko eta punta-puntako produktuak merkatuak aurkitzeak pozgarria da eta, horrez gain, harrotasuna ere sortzen du produktu horiek gure senitarteko, auzokide eta, azken baten, herritarren eskuetatik ahaleginaren ondorioz direla jakiteak.

Erakusketak ikusi ahal izan ditugun ekoizle eta horiek produktuak ondoren zerrendatzen dituguna izan dira, alfabetoaren ordenari jarraiki:

  • ACR: programagarri diren automaten eta erroboten programazioa.
  • DOMACO: Infragorridun barbakoa de infrarrojos, oilasko-erretzailea, berogailu katalitikoa, eta gazesko su txikia.
  • INTEGI: Moletak eta ebakitzeko moleteadorak.
  • LARZEP: Ekipo hidraulikoa, 50 tn altxatzen duena.
  • OSATU: Eskuko desfibriladorea.
  • REHABE: Matxete eta labanak.
  • TEKNOTAG: RFID txartelak, sartu-irteerak kontrolatzeko.
  • TENNECO AUTOMOTIVE IBERICA: Motelgailu elektronikoak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du