Arrazakeriaren kontrako nazioarteko egunaren inguruan egitarau zabala prestatu da

17.03.09
Ekonomi Sustapena

Larunbatean –martxoaren 21ean- arrazakeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatuko da. Horregatik immigrazio udal zerbitzuak beste atal eta eragile batzuekin batera jarduera egitarau zabala prestatu dute. Ekimenak Immigrazio eta Enplegu Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Begi Gorri erakundearen laguntza jaso du. Egitarauari gaur emango zaio hasiera, Xabier Aierdik, Ikuspegi.Immigrazioren Euskal Behatokiaren zuzendariak emango duen hitzaldiarekin. Ekitaldia arratsaldeko 5etan hasiko da Lobianon. EHUko soziologoak Atzerriko immigrazioa ulertzeko moduak eta berorrekiko jarrerak’ tituluan duen hitzaldia emango du. Bihar, ipuin-kontaketa saio egingo da udal liburutegian, arratsaldeko 7etan hasita. Kontalaria Roberto Mezquita barakaldarra izango da eta bera saioari ‘Besarkadak bezalako ipuinak’ titulua jarri zaio.

Ostiralean, Cambaleo Teatro taldeak ‘Variaciones sobre Rosa Park’ tituluko antzerki emanaldia egingo du Lobianon, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Igandean, ‘El viaje de Teo’ tituluko filma proiektatuko da, Lobianon baita, arratsaldeko 5tetik aurrera. Azkenik, esan behar udal liburutegiak ere kulturen arteko gaiak jorratzen dituzten materialekin gida prestatu eta kaleratu duela.

Erakunde adierazpena

Ermuko Udalak ere bat egin nahi izan du Nazio Batuen Erakundeak aldarrikatutako Arrazagatiko Diskriminazioaren kontrako Nazioarteko Egunarekin eta ospakizunekin. Arrazagatiko diskriminazaioaren forma guztiak ezabatzearen inguruko Konbentzioak espresuki baztertzen du arraza, kolore, leinu edo nazio zein etnia jatorriagatiko arrazoietan oinarritutako bereizketa, bazterketa, murrizketa edo lehentasuna suposatzen duen jarduera oro, politika, ekonomia, kultura edo bizitza publikoaren edozein mailatan oinarrizko eskubide eta askatasunak berdintasunean gozatu edo egikaritzea galarazi edo baliogabetzeko helburua edo emaitza duenean.

Gure udalerrietara pertsona atzerritarrak etorri izanak gizartearen transformazio positibo eta beharrezkoa dakarkie gizarte modernoei. Dibertsitatea giltzarri da pertsona, ideia eta kultura berrien etorrera eta harreraren aurrean aldeko bilakaera erakutsi duten hirien arrakastarako. Horregatik kultura ezberdinekiko errespetu, ulermen eta ezagutzaren bitartez soilik lortu dezakegu elkarbizitza hobetzea eta arrazakeria eta xenofobiaren kontra prebentzioz jardutea. Balore horiek errespetatuz bakarrik abiatu gaitezke gizarte barneratzaile eta kohesiodun baterantz.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du