-Baserriko saltsa- txotxongiloen ikuskizuna haurrentzat
‘La Baldufa’ taldeak haurrentzako antzerki emanaldia ekarriko du bihar Lobiano Kultur Gunera, arratsaldeko 5etatik aurrera. Taldeak ‘Baserriko saltsa’ tituluko txotxongiloen emanaldia dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Zuzendaria eskarmentu handiko Jordi Purti da eta antzezleak euskarazko bertsioan Aitor Gartziandia (Piñote) eta Carlos Nguema (Calabacin). Azken hau oso ezaguna da; aktore dantzari ginearra ETBn musika saioak aurkeztu dituena eta Goenkale telesaioan Wilson kubatarraren papera egiteagatik. Emanaldia ordu bete ingurukoa da. Sarrerak 3 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 5 urtetik 10 bitarterako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.
Sinopsia
Hainbat abere bizi diren baserri batean oilo anderearen arrautza desagertzen da. Horren ondorioz, baserriko bizilagunen artean mesfidantzak sortzen dira. Begirada guztiak, iritsi berria denari, Bele beltzari, zuzentzen zaizkio. Azken finean, saltsa ederra. Bi gizon handik, ohiz kanpoko ikusleak hauek, baserriko bizilagunen arteko gaizki-ulertuak ezagunak gertatzen zaizkiela ikusiko dute.
Hezkuntza alorreko hainbat profesionalen aholkularitzapean egindako obra da. Lehen eta Haur hezkuntzako curriculuma kontutan hartuta burutu da antzezlana. Tolerantzia, inmigrazioa eta arrazakeria bezalako gaiak lantzen ditu besteak beste; modu esplizituan eta pertsonaia hurbilak erabiliaz: animaliak.
Fabula itxura duen satira da ‘Baserriko saltsa'' lana; egungo gizartean bizi diren hainbat gatazkei buruz gogoeta egiteko gonbitea.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude