Korrika, korrika

31.03.09
Euskara

Badator Korrika! Korrika lasterketa herrikoia Ermuan sartuko da datorren larunbatean, gaueko hamarrak eta hiru minututan, aurreikusitako ordutegia betez gero. Hori dela eta herriko talde eta elkarte ugarik euren laguntza eskaini eta egitarau zabala antolatu da egun horretarako. Jarduerak egun osoan zehar gauzatuko dira. Goizean, 11:30etan hasita Euskara Sailak antolaturik umeentzako jolasak izango dira Kulki talde ospetsuaren eskutik. Eguerdian, Ermuan kantuan ekimeneko edizio berri batek gure kaleak kantuz alaituko ditu. Bazkaltzeko, Kaltxango AEK euskaltegiak Korrika-bazkaria antolatu du Mendiola jatetxean, honetarako bonoak herriko hainbat tabernetan daude salgai.

Arratsaldean, Txindurri dantza eta Txistu Taldeak antolaturik, Jaenaga eta Narbaizak erromeria egingo dute herriko plazan. 19:00etan, berriz, Kultura sailak antolaturik, kalerik kale arituko dira Orkestra musika taldea, kalejira umoretsuan. 20:00etan plazan Larrain-dantza izango da.

Badator Korrika! Korrika Mallabitik sartuko da 22:03an, herria zeharkatu ostean, eta herriko hainbat taldek eskuz esku lekukoa pasa eta gero, Eibarrera joko du, bere ibilbideari jarraituz eta hurrengo egunean Vitoria-Gasteizen eguerdian amaitzeko.

Herriko ikastetxeek Korrika txikia egingo dute ostiral arratsaldez

Ikastetxeek Korrika txikia antolatu dute. Ostiraleko 15:00etan hasiko dira eta 16:00etarako plazan elkartuko dira, non hainbat kanta abestu ostean Xilipurdi haur berbenaren musikarekin dantzan amaitzeko. Ondoren, aurreko edizioetan egin den legez, alargunen elkarteak txokolatada prestatu eta eskainiko diete bertaratu diren ume guztientzako. Arratsaldean, berriz, Bertso eskolak antolaturik bertso triki poteoa izango da, 19:30etan Herga tabernatik hasita.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik