Haurrentzako tailerra ingelesez eta deskontuak, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunez

01.04.09
Udal Liburutegia

Bihar Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna da. Apirilaren biko egun hori aukeratu zen, Hans Christian Andersen idazle daniarraren omenez, bere jaioteguna baitzen. Horregatik, jardunaldian munduko liburutegi eta liburu denda guztietan ekintza bereziak egingo dira. Gure herrian ere, ezinbestean, horrela izango da. Urtero herrialde batek idazten du munduko gazteei zuzendutako mezua eta argitaratzen du egun honetarako kartela. 2009. urtean, lan hori Egiptori egokitu zaio, kartela eta mezua Hani D. El-Masrirena izanik.

Hori horrela, urtero Galtzagorri elkarteak luzatzen duen deialdiari atxikiz, Ermuko liburutegiak hainbat jarduera gauzatuko ditu eguna ospatzeko, Euskadiko herri liburutegien sareko beste zortzirekin batera. Bihar, gure herriko liburutegian Astronomi Tailerra egingo da 8 urtetik 12ra bitarteko haurrentzat, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Tailer hori ingelesez egingo da, hizkuntza horretan sakondu eta praktikaren aukera bat eskaini ahal izateko. Tailerra bita zatituko da, lehenengoan eguzkiaren sistema ezagutzeko bidai imajinarioa egingo da eta, bigarrenean, aldiz eguzki sistema horren kontzeptuak azalduko dira sakonkiago, esaterako: planetak, izarrak, konstelazioak eta espaziora egindako bidaiak.

Tailer honetarako plazak mugatuak dira eta horregatik, parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, aretoaren edukiera bete bitartean. Izena emateko liburutegira bertara deitu (943 17 92 12 telefonora) edo biblioteca@udalermua.net. e-postara idatzi behar da.

Deskontuak herriko liburu dendetan

Herriko liburu dendek ere bat egiten dute irakur zaletasuna sustatzeko helburuarekin eta, horregatik, biharkoan %10eko deskontua egingo diote haur eta gazte sailetako liburuak erosten dituen eta liburutegiko txartela aurkezten duen bezeroari.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz