Merkataritza indarberritzeko planaren barne itxuraldatu diren kaleak gaur inauguratu dira
Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Ermuko Udalbatzarrak Merkataritza indarberritzeko planaren barne berritu diren Goienkale, Probaleku eta Karabixa kaleak ofizialki inauguratu dituzte gaur. Merkataritza, Kontsumo eta Industri Segurtasuneko kontseilariorde Rodrigo Gartzia Azurmendik eta alkatea buru zuen udalbatzarrak hirigunetik paseatu dute gaur goizean, hurbileko inaugurazio ekitaldi xumean. Taldea Udaletxean elkartu eta bertatik abiatu da berrituriko zonaldea bisitatzera. Probalekun lehenengo geldialdia egin dute plaza eta bertan jarri den herri kiroletako harria eta alboko kaletxoa ikuskatzeko. Segidan Zubiaurretik jarraitu dute Karabixa kalearekin bat egin artean, bertatik gora eginez eta Goienkaletik Lobiano Kultur Gunera heldu arte. Taldeak bertan, mokadutxo bat hartu duelarik.
Rodrigo Gartzia kontseilariordeak Lobianon egindako hitzaldi labur batean erakundeen arteko lankidetza azpimarratu du, zeinari esker PERCO proiektu hau gauzatzea ahalbidetu den, udalaren eta merkatarien inplikazioarekin”. Agintariak eginiko paseoa “atsegintzat” jo du, “udalerrian izandako garapen eta aldaketaren lekuko” izan ondoren. Rodrigo Gartzia ermuarra da, “haurtzaro eta gaztaroan” bertan bizi zuela gogoratu duelarik, nahiz eta orain hainbat urtetik kanpoan bizi izan. Kontseilariordeak “merkataritzak herriaren aldaketan izan duen eragina” adierazi du eta “Ermuak egun duen merkatal eta zerbitzuen zuzkidura nahikotzat jo du, konplexurik ez izateko edo lotarako herria ez sentitzeko modukoa” dela gehituz. Eman dituen datuen arabera gaur Ermuaren merkataritza erroldan “246 establezimendu” ditugu. Bere Sailak erabiltzen duen “Merkataritza non, bizia han” leloa gogora ekarri du, adieraziz ‘Ermuko kaleak bizia dutela”.
Herriko alkate Carlos Totorikak, bere eskerrona adierazi du Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin mantendutako elkarlanagatik eta kontseilariordeak “proiektu honi eman dion babes eta laguntzagatik”. Lehen zinegotziak garatutako jarduerarekin bi xede nagusi lortu nahi zirela aipatu du. Batetik, toki merkataritzari lagundu eta bultzada ematea, merkataritza eta aisialdia uztartzeko, herritarrentzako gune abegitsuago batean”. Bestetik, “elkartzeko eta aisialdirako guneak “egokitzearen beharra dagoela adierazi du”. Totorikak esan duenez, “gaurkoa bezalako paseo eta egun atseginak urriak dira, gehienetan eguneroko lanean buru-belarri gabiltzalako, izerdi patsetan”.
Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteko presidenteak, Idoia Goikoetxeak, amaiera eman diez Lobianon esandako mezu eta hitzei. Goikoetxeak esan duenez “elkarteak ehun bazkide ditu eta sektoreak zerbitzu ugari eskaintzen dio herriari”. Beren esanetan, “sektoreak egiten duen ahalegina “ez dugu ahaztu behar”, bizi ditugun egoera ekonomiko eta krisialdiak sufritu arren ”ahal dugun bitartean, ateak zabalik mantenduko baititugu, gutxiago irabazi arren”.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua