Film laburren VI. zirkuituko lanak ikusgai gaur Ermuan

02.04.09
Euskara

Euskara Elkarteen Federazioak, ‘Topaguneak’ antolatutako film laburren VI. zirkuitua Ermura iritsiko zaigu gaur. Ekimena gurera dator Topagunea eta Euskal Birusa elkarteen eskutik. Aurtengo filma laburrak Lobiano Kultur Gunean ikusi ahal izango ditugu gaur arratsaldean, iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 2 euro balio du. Edizio honetan azken bi urtetan ekoiztutako zortzi film labur ikusteko aukera izango dugu. Emanaldien ostean Ander Odriozola zuzendariarekin solasaldian aritzeko aukera ere izango da.

Gaurko emanaldian guztira 8 lan ikusiz gozatu ahal izango dute emanaldietara hurbiltzen diren ikus-entzuleek. Emanaldia ordu betekoa da. Ikusi ahal izango diren tituluen zerrenda, ondorengoa da:

  • Berde. 2007 (8´40´´)
    • Egilea: Jose Luis Barredo Goikoetxea, Iñigo Garcia Agirrezabalaga.
  • Musika. 2007 (4´)
    • Egilea: Asier Urbieta San Martin.
  • Lo bakarrik. 2008 (14´)
    • Egilea: Iban del Campo Uribarrena.
  • Poema baten irakurketa Euskal Herrian. 2008 (12´)
    • Egileak: Xabier Iñarrairaegi eta Karlos Eriz.
  • P.D. Ondo ibili. 2008 (2´45´´)
    • Egileak: PuntutapArte Produkzioak taldea.
  • Egiatik gezurrezko bizitzara. 2008 (3´57´´)
    • Egileak: Ostegunean afaria zure kontu taldea.
  • Kabia. 2007 (8´)
    • Egileak: Eider Rodriguez, Nagore Arozena, Garazi Rodriguez, Egoitz Sánchez, Garazi Sánchez, Maialen Sukunza, Amaia Uribe.
  • Bankuaren lapurreta. 2008 (3´15´´)
    • Egileak: Inigo Aranbarri, Olatz Arriola-Bengoa, Kimetz Blanco, Julene Gisasola, Txaber Larreategi, Josu Martinez.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko