Ongi etorri Korrika!

03.04.09
Euskara

Badator, badator Korrika! Ia, hemen da. Korrika lasterketa herrikoia Ermuan sartuko da bihar, gaueko hamarrak eta hiru minututan, gutxi-gorabehera. Hori dela eta herriko talde eta elkarte ugarik euren laguntza eskaini eta egitarau zabala antolatu da astebururako.

Herriko ikastetxeek gaur Korrika txikia ospatuko dute. Jarduera 15:00etan hasi da eta 16:00etarako plazan elkartuko dira, non hainbat kanta abestu ostean Xilipurdi haur berbenaren musikarekin dantzan amaitzeko. Ondoren, aurreko edizioetan egin den legez, alargunen elkarteak txokolatada prestatu eta eskainiko diete bertaratu diren ume guztiei. Ondoren, berriz, Bertso eskolak antolaturik bertso triki poteoa izango da, 19:30etan Herga tabernatik hasita.

Bihar, egun osoan zehar hainbat jarduera gauzatuko dira. Goizean, 11:30etan hasita Euskara Sailak antolaturik umeentzako jolasak izango dira Kulki talde ospetsuaren eskutik. Eguerdian, Ermuan kantuan ekimeneko edizio berri batek gure kaleak kantuz alaituko ditu. Bazkaltzeko, Kaltxango AEK euskaltegiak Korrika-bazkaria antolatu du Mendiola jatetxean, honetarako bonoak herriko hainbat tabernetan daude salgai. Arratsaldean, Txindurri dantza eta Txistu Taldeak antolaturik, Jaenaga eta Narbaizak erromeria egingo dute herriko plazan. 19:00etan, berriz, Kultura sailak antolaturik, kalerik kale arituko dira Orkestra musika taldea, kalejira umoretsuan. 20:00etan plazan Larrain-dantza izango da.

Korrika Mallabitik sartuko da 22:03an, gutxi gorabehera. Lekukoa Mallabiko azpi-estazio elektrikoan hartuko dute Ermuko ordezkariek. Lehenengo erreleboak Artarrai mendizale taldekoek egingo dituzte, ondoren elkarte gastronomiko zenbaitekoek eramango dute (Urdinak, Arari, Herri-Muga, Malengo, Erretena, eta Txalaparta). Jarraian, Tenneco enpresako langile eta ordezkari sindikalen txanda izango da. Gero, Berbalagunekoak, Txindurrikoak, Ikastetxeetako irakasleak (Ongarai), Anaitasuna Ikastolakoak, Etxeratekoak, Emakumeen kontseilukoak, Bertso Eskolakoak eta Merkatarien elkartekoan eramango dute. Azken erreleboak Musika Eskolak eta Euskal Birusak egingo dituzte, lekukoa Eibarko taldeei emateko Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko mugan, herrian bost kilometro bete ondoren. Korrikak bere ibilbideari jarraituko dio, hurrengo eguneko eguerdian Vitoria-Gasteizen edizioa amaitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik