Errotabarri elkarteko A kadete taldeak, estatuko eskubaloi txapelketarako sailkatzen saiatuko asteburuan

03.04.09
Kirolak

Errotabarri elkarteko eta kadete mailako ‘A’ taldeak, estatuko eskubaloi txapelketarako txartela lortzen saiatuko da gaurtik igandera bitartean Elgoibarren jokatuko den ligaxkan. Fase finala Euskadiko Ligan jokatzen duten eta lehenengo lau postuetan amaitu duten taldeek jokatuko dute. Errotabarriko taldeaz gain, laukotea Elgoibar, Zarautz eta Basauriko taldeek osatzen dute. Elgoibartarrek etxean jokatuko dute, Olaizaga kiroldegian. Talde bakoitza beste hiruekin jokatu beharko du sailkapen partida hauetan, emaitza onenak lortzen dituztenek Espainiako Txapelketara pasatzea lortuko dutelarik. Esan bezala, lau taldeak elkarren arteko lehian arituko dira, guztiak guztien kontra jokatuz.

Errotabarri elkartea ilusio handiz bizitzen ari da azken egunak, jakin badakielako kanporaketan honetan emaitza ona lortzeko benetako aukera izan dezakeelako, horrek suposatzen duenarekin, marka gogoangarria bailitzateke elkarte sortu berri honentzat. Txapelketa etxetik oso hurbil jokatu behar denez gero –Ermutik Elgoibarrera 14 kilometro besterik ez baitaude- jarraitzaile ermuarren babes eta animoekin kontatzea espero dute. Hori horrela, elkartea Ermuko herriari eta kirol afizionatuaren zaleei dei egin die neska gaztez osaturiko eskubaloi talde honen partidak jarraitzera joan daitezen, gaurtik igandera bitartean.

Errotabarrik hiru talde federatu ditu (kadete mailako 2 eta 1 jubeniletakoa). Horrez gain, eskolen arteko ligan ere beste lau talde ditu (infantil 2, alebin 1 eta benjamin 1). Asteburuko partida horietan taldeek nola parekatuko diren eta zein ordutan neurtuko diren ondoren zehazten dugu:

  • Apirilak 3, ostirala
    • 18:30etan: Errotabarri Ermua-Basauri
    • 20:30etan: IMH Elgoibar-Zarauz
  • Apirilak 4, larunbata
    • 17:30hetan: IMH Elgoibar-Basauri
    • 19:30hetan: Errotabarri Ermua-Zarauz
  • Apirilak 5, igandea
    • 10:30etan: Zarauz -Basauri
    • 12:00etan: IMH Elgoibar-Errotabarri Ermua

 

  • Argazkian ikus daiteke eskubaloiaren taldea.
     

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira