Boluntarioen lanari buruzko erakusketa jarri da Teresa Murgaren sarreran

03.04.09
Udal Liburutegia

Bizkaian boluntario lanetan dabiltzan taldeen inguruko lana ezagutzera emateko erakusketa jarri da Teresa Murgaren sarreran. Erakusketa boluntariotza eta parte-hartzeko agentziarena da eta udal liburutegiaren bitartez etorri zaigu gure herrira. Hilabete osoan mantenduko, apirilaren 30era artean. Erakusketaren leloa ‘Ni bai’ da eta xede bikoitza du; batetik, boluntariotzak eta parte-hartze solidarioak gizartean duen garrantziaren ingurua herritarrak sentsibilizatzea eta, bestetik, boluntarioen lanak gizarteari kulturalki eta baloreen eremuan egiten dion ekarpena zein den helaraztea.

Erakusketa honetan Bizkaiko erakunde sozialetan aktiboki parte hartzen duten hainbat boluntarioek beren testigantzak eskaintzen dituzte. Gizon eta emakume horiek bizkaiko egungo biztanleria duen aniztasuna erakusten duten boluntario egiteko dituzten arrazoiak eta lan horretan hartzen dituzten konpromisoak azalduz lehen pertsonan. Testigantza horiekin batera lekukotasun hori eskaini duten pertsonen argazkiekin osatzen da.

Erakusketa lau egitura mugikor handik osatzen dute, zeintzuk forma ezberdinetan antiolatu daitezkeen oso aldaberatasun handikoak baitira. Muntai koloretsu eta alaia da, Bikziko erakunde sozial hainbaten lana agerian jartzen duena.

Erakusketan bisitariei txartelak eskaintzen zaizkie, Bolunta agentziarekin harremanetan jarri nahi izanez gero nora jo eta zein aukera dituzten jakin dezaten. Edozein erakunde sozialean sartu eta boluntario gisa inplikatu nahi izanez gero aukera eta ate guztiak zabalik dituzte.

Bihar arratsaldez ‘Kontu-kontari’ saioa egingo

Hileroko lehen larunbat guztietan bezala, bihar arratsaldez ‘Kontu-kontari’ saioa egingo da, udal liburutegiko haurren gelan. Saioa arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da eta kontalaria Ixabel Agirresarobe izango da. Kontakizuna 4 urtetik 8ra bitarteko umetxoentzat pentsaturik dago. Saioa doan da eta, enbarazurik ez egiteko, puntualtasuna eskatzen zaie bertaratu nahi duten guztiei.

Lotutako albisteak

Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
Imagen
16.12.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa izango Liburutegian

‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko