Txindurri Egun animatu eta koloretsua
Txindurri txistu eta dantza taldeak asteburu honetan ospatu ditu bere egunak. Herriko plaza eta kaleetan pilatutako biztanleak bete-betean murgildu ziren festan, taldeko dantzari eta txistulariek onena eman baitzuten. Jendetza bildu zen atzo Orbe Kardinalaren plazan taldeak eskainitako dantza erakustaldia ikusteko. Erakustaldi horretan Txindurriko talde guztiek hartu zuten parte beren errepertorioaren onena eskaintzeko, txikitxoenetatik hasi eta nagusietaraino. Eguraldia lagun izan zen, goizez euri pixka bat bota izan zuen arren, goizeko zatirik handiena ateri egon baitzen. Txindurriko kideek eta familiek herri bazkaria egin zuten Aritzmendiko frontoian. Horretarako catering-enpresa kontratatu zuten antolatzaileek. Hurrengo zita, apirilak 26ko izango da izango da, aurtengo Euskal Jaiaren egunean.
Atzo bizitako jaiaren erakusgarri, jarraian eskaintzen ditugu hainbat argazki:
Lotutako albisteak
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian