16. Korrika oso jendetsua izan da Ermua

06.04.09
Euskara

‘Korrika’, euskararen aldeko martxaren hamaseigarren edizioa Ermutik igaro zen larunbat gauean. Edizio oso jendetsua izan zen, herritar piloa kalera atera baitzen korrika egiteko eta lekukoa zeramatzaten ordezkariekin bat egiteko. Korrikak hamarrak eta laurden pasatxo inguruan sartu zen gure udalerrian, Mallabiko kideei lekukoa jaso ostean. Karrera gure kaleetan sartu orduko jende ugari bat egin zuen tropelarekin. Jende eta korrikalari gehienak hiriguneko tarteetan ikusi ahal izan genituen arren, asko izan ziren Gipuzkoako mugara joan zirenak eibartarrei lekukoa emateko. Hamaseigarren edizio honetan emakumea omendu nahi izan da, euskara gorde eta transmititzeko bere ekarpenagatik.

Azken edizioan ateratako argazki multzo bat eransten dugu jarraian:

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin