Haur eta helduentzako egitaraua prestatu du elizak Aste Santurako
Aurtengo Aste Santua ate joka dugu. Pertsona askorentzat atseden egunak izango dira eta, beste batzuentzat, hausnarketarako eta otoitz egitekoak. Ermuan ez da prozesiorik izango, ez bizidunen pasiorik ez eta pausorik edo nazarenoz jantzitakorik ere. Nolanahi ere, eliza katolikoarentzat hain egun garrantzitsuak direnez kristau ermuarrek ez diote ekitaldi bereziak ospatzeari uko egingo. Iazkoan bezala parrokiak fededunentzako ekitaldi eta ospakizunak prestatu ditu, horiek haurrentzako eta helduentzako programatan jasotzen direnak.
Parrokiak iaz egin bezala, haurrentzako ospakizun propioak antolatu ditu, “umeei zailak egiten baitzaizkie helduenak ulertzea”. Umeek Aste Santuko egunak modu berezian bizi ditzatela nahi du parrokiak eta horregatik, “ilusioz beterik, Aste Santu berezi eta dinamikoa prestatu du umeentzat, egun bakoitzaren esan nahia ulertzerik izan dezaten”. Asmo hori jaso eta zabaltzen da aurreko asteetan parrokiak argitaratu eta meza eta katekesian banatu dituen orrien bidez. Orri horretan herriko familiei animatzen zaie Aste Santuaren esperientzia bizi eta konpartitzera. Aste Santuari amaiera emango zaio, Pazkoa igandean. Parrokiak txikitxoentzat otoitza eta bestelako jarduerak uztartzen dituen egitarau prestatu du. Egitaraua hori, pdf formatoan eskainzten dugu oso-osorik beheko informazio gehiagoko lasterbideari eginiko loturaren bidez.
Helduek hainbat jarduera eta ekitaldi izango dituzte, nahi izanez gero behintzat. Ekitaldiei aurreko ostegunean eman zitzaien hasiera, taldeko penitentziarekin. Erramu igandeko mezak ere egitarau horren barne zeuden. Datozen egunetarako jarduerak ondoren zerrendatzen ditugu:
- Hilak 9, ostegun santua
- 19:00etan: Jaunaren afaria.
- Hilak 10, ostiral santua
- 17:00etan: Jaunaren pasio edo nekaldia.
- 20:00etan: Gurutze bidea.
- Hilak 11, larunbat santua
- 21:00etan: Pazko-gaubeila.
- Hilak 12, Pazko igandea
- 12:30etan. Pazko igandeko meza
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean