Errotabarri eskubaloi taldeko A kadeteak, brontzea ekarri du Euskadiko txapelketan

07.04.09
Kirolak

Errotabarri eskubaloi elkarteko neskatilen A kadete taldea Euskadiko Txapelketako hirugarren postuan sailkatu da aurreko asteburuan Elgoibarren jokatutako ligaxkan. Txapelketa Elgoibar IMH taldearentzat izan baita. Etxeko taldeak txapelketa oso borobila eta sendoa egin du, jokatutako hiru partidak irabaziz eta guztietatik gol gehien sartuz. Atezain eta golegile onenak ere Elgoibartarren taldeko bi jokalari izan dira, zeintzuek sari bana jaso zuten.

Ermuarrek txukun aritu dira eta hiru partidatik bat irabazi dute, gainerako bietan amore emanez. Errotabarrik Basauri mendean hartu eta larunbat eta igandean Zautzen eta Elgoibarren aurka galdu egin zuen. Dena den, hirugarren postua lortu eta Espainiako txapelketara joateko txartela eskuratu zuen meritu propioz. Azkenean, ligaxka jokatu duten lau taldeak –ordenaren arabera Elgoibar IMH, Zarautz, Errotabarri eta Basauri, hurrenez hurren- Espainiako txapelketarako sailkatzea lortu dute Eskubaloi Federazioko ordezkariek azken partidaren ondoren iragarri zutenez, beste talderen baten uko egin baitio estatukoan parte hartzeari.

Olaizaga kiroldegia lepo egon da asteburu honetan, kirol jarraitzaile eta zale ugari bildu baita bertara partidak jarraitzeko. Talde bakoitzaren guraso, familia eta jarraitzaile sutsuak ere bertan izan dira, animatzen eta kolore puntua jartzen. Igandeko partidan, herriko Carlos Totorika alkatea ere harmailetan izan zen. Ostiral eta larunbatekoan bere taldeko beste zinegotzi bi izan ziren. Esan bezala, lau taldeak aurrera egin eta estatukora jauzia egingo dute. Orain, Federazioak aldez aurreko sektorea non jokatuko den zain daude. Jakin badakite, sektorea maiatzaren 15etik 17ra bitartean jokatuko dela, baina non jakitea falta da. Estatuko txapelketarako zortzi talde sailkatuko dira eta finalak maiatzaren 27tik 31ra bitartean jokatuko dira. Gureak ezer galtzekorik ez dutenez, zorte on Errotabarri!

Asteburuko markagailuak ondorengoak izan dira:

  • Apirilak 3, ostirala
    • Errotabarri 35 - Basauri 9
    • Elgoibar 29 Zarautz 23
  • Apirilak 4, larunbata
    • Elgoibar 42 - Basauri 14
    • Errotabarri 13 - Zarautz 24
  • Apirilak 5, igandea
    • Zarautz 37 - Basauri 12
    • Elgoibar 29 - Errotabarri 19

 

  • Errotabarri A kadete taldea entrenatzaile eta zuzendaritza batzordeko kideekin batera
  • Ermuko zaletuek taldea animatzeko xedez, kolorea, eztarria eta ''soinua'' ere jarri zituzten
  • Taldea partidetako bateko etenaldian estrategia definitzen

Lotutako albisteak

Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da
Imagen
26.09.25
Kirol alorrak ikastaro berri gehiago eskaino ditu urritik aurrera

Denboraldiko nobedade bitan izena-emateko aukera izango da: 'Indartuz' eta 'K-Stretch'