Zure negozio ideiarako laguntza

07.04.09
Ekonomi Sustapena

Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza udal sailak enpresa kudeaketarako laugarren ikastaroari ekingo dio maiatzean. Ikastaro horiek heziketarako talde jarduerak nahiz bakarkako aholkularitzak aurreikusten dituzte, enpresa berriak sortzeko xedearekin. Sailak ikastaro berri hori egiteko baimena, apirilean bertan jaso zuen Eusko Jaurlaritzarengandik. Ikastaroak 51 ikastordu izango ditu. Honelako ikastaroetan parte hartzea derrigorrezkoa da, negozio berria irekitzeagatik Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso nahi bada behintzat.

Enpresa kudeaketarako ikastaroaren ezaugarriak

Ikastaroak 51 eskola ordu iraungo du. Maiatzaren 11tik 22ra bitartean egingo da, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Enpresa sortzeko banakako aholkularitza saioak 2009ko urte osoan zehar egingo dira, interesatu eta partaide bakoitzaren beharretara egokitutako egun eta orduetan. Alorrak honelako jarduerak gauzatzen dituen hirugarren urtea da.

Argibide gehiagorako interesa duten pertsonek Sustapen ekonomikoko, enplegu eta trebakuntza sailera jo beharko dute. Saila Torreta eraikinean kokatuta dago, bere telefonoa 943 179 151 eta bertako posta elektronikoa: pye@udalermua.net dira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik