Eta zuk nola diozu?
Ermuko Udal liburutegiak oinarrizko terminoak dituen eleaniztun hiztegiak etorkin herritarrei artean doan banatzen hasi da.
Hiztegiak 54 orrialde dauzka. Dena den, bere tamaina txikia eta erabilgarria da. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak hiztegi hau argitaratu du "Liburutegiak Topaleku/Las Bibliotecas un lugar de encuentro" kanpainaren bidez. Hiztegiaren izenburua "Eta zuk, nola diozu?/¿Y tú cómo lo dices?" da.
Hiztegiaren barruan ohiko terminoak bederatzi hizkuntza desberdinetan agertzen dira. Gaztelania eta euskararen aparte honako hizkuntzetan dago: errumaniarra, errusiera, arabiarra, txinatarra, ingelesa, portugalera, eta frantsesa.
Argitalpenaren barruan liburutegietan erabiltzen diren oinarrizko terminoak daude, esate baterako eleberri, mailegu, komiki, liburutegiko-txartela, pasahitza, fotokopia, eta abar. Argitalpenaren bigarren zatian, hitzak atalei buruz antolatuta daude gure herrira etorri berri diren jendearen komunikazioa erraztatzeko asmoz. Hori horrela, honako atalak daude: agurrak, eguraldia, orientazioa, ohiko hitzak, garraioa, janariak eta edariak, egunak, zenbakiak, etxea, lekuak, dirua, jaioterri eta komunikabideak.
Hiztegia erabilgarria izan daiteke bai etorkinentzat bai lekukoak. Hemengo herritarrentzat bereziki baliagarria izango da beste kultura desberdinak dituen jendearekin hobeto komunikatzeko.
Hiztegia banatuko da Udal liburutegian bazkideak diren etorkinen artean eta, aldi berean, Ermuko Udalaren Inmigrazio Zerbitzua eta Herriko Helduen Hezkuntza Zentroa ekimena honetan parte hartu dute hiztegia ahalik eta jende gehienen eskura izateko. Gainera, Informazio gehiago loturaren bidez hiztegia kontsulta daiteke.
Lotutako albisteak
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
