Ekin administrazioarekin

17.04.09
Gizartea

KZgunea sareak prestakuntza berria jarri du abian: Administrazio elektronikoari buruzko hastapen ikastaroa. Kurtso honek Eusko Jaurlaritzarekin, foru-aldundiekin, udalekin eta Administrazio zentralarekin modu telematikoan elkarri eragiten irakasten du. Ikastaro horretan, besteak beste, errolda papera nola eskatu dezakegun, enplegu eskaintzetara sartzen, aldizkari ofizialak aztertzen, foru ogasunekin izapidetzeak egiten edo zirkulazioaren inguruko informazioa lortzen ikasi ahal izango dugu.

Ikastaroaren, herritarrak on lineko Administrazio berrian trebatzeaz gain, erabilera horren bidez administrazioko izapidetzeetan itxaron denborak murriztu, kostuak gutxitu (paper nahastea, bidaiak eta abar) eta Interneten inguruko konfiantza eta segurtasuna areagotu nahi dira.

Kurtsoaren iraupena 16 ordukoa izango da; presentziala eta doakoa da; eta lurraldez lurralde KZgunea sarean hasi da. Gure herrian, inskripzio-epea irekiko da datorren maiatzaren 4an irekita dago eta kurtsoak hasiko dira datorren maiatzaren 4an.

Ikastaroko edukien artean, besteak beste, hauek daude: Osakidetzan hitzordu medikoa nola eskatu, jaiotza-ziurtagiria nola lortu, enplegu-bilaketa, liburutegien Euskadiko sarean liburua topatzea, errenta-aitorpena egitea edo laneko bizitza aurkitzea. Gainera, Udaleko web orriarekin elkarri eragiten irakatsiko digute. Abiapuntu bulegoan kontsulta daiteke kurtsoaren triptikoa.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian