Lobianon tailer berriak emango dira

21.04.09
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak Lobianon egingo diren tailer zenbait programatu ditu datozen hilabeterako. Kulturak ekimena bere egin du eta Lobianon txertatu, herritar orori zuzendutako eskaintzan. Orain artean, horrelako ikastaroak gazteria sailak antolatzen zituen, gazteentzat pentsaturik zeudelarik. Kultura alorrak proposamena foileto batera bildu du (kontsulta daiteke Informazio gehiago atalean), zeina kaleratu eta aurkeztu berri duen. Argitalpenean Lobianon egingo diren eta espezialitate ezberdinetakoak diren lau tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi.

Proposamen berrian aurrekoetan harrera ona izan duten hainbat ikastaro eta nberiren bat bildu dira. Lehena, eskulanen alorrekoa da eta gauza txikiak konpondu, berziklatu eta apaintzeko teknikak proposatzen dira, maiatzaren 4tik uztailaren 6ra bitarteko astelehenetan gauzatuko dena. Bigarren tailerra ere, errepikatzen den proposamena da: erreflexoterapiako teknikak landuko dituena. Hau ostegunero egingo da maiatzaren 7an hasi eta uztailaren 18ra bitartean. Azkenik, bi dantza-tailer eskaintzen dira: batak afrikar dantzaren tailerra (asteartero maiatzaren 5etik uztailaren 7ra egingo da) eta beste tailer bat, sabeleko dantzaren tailerra da (ostegunero maiatzaren 7tik uztailaren 9ra egingo da).

Ikastaro guztiek 20 € eta 30 € artean balio dute eta 20 orduko izango dira, erreflexoterapiaren tailerra izan ezik, 14 ordu iraungo duena eta 14 € eta 21 € artean balio izango duena. Tailerrak Lobianon emango dira, horietan izena emateko epea bihar hasiko da eta datorren apirilaren 30ean bukatuko da. Tokiak mugatuak dira. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 18:00 bitartean. Ostiralean lan-jarduna jarraitua da eta bulegoa zabalik dago goizeko 11etatik arratsaldeko 13etara. Argibide eta zehaztasun gehiagorako informazio gehiago izeneko atalean jarri dugun foiletoa.

Aurten, Kultur zinegotzioak Lobiano Kultur Gunean egiten ari diren tailerren zenbatekoaren 10 € edo 5 € jaitsiko du bizi ari garen egoera ekonomikoagatik ahalik eta jende gehiago joan ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude