Zine-klubak benetako gertakizunean oinarrituriko drama proiektatuko du

22.04.09
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak apirileko emanaldiekin aurrera jarraituko du. Bihar “Los limoneros” titulaturikoa proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma koprodukzio israeldarra eta frantsesa da, 2007. urtean aurkeztu zen eta Eran Riklisek idazten lagundu eta zuzendu du. Zinta dramaren generoan txertatzen da eta benetako gertakizunetan oinarriturik dago. Berlineko Zine Jaialdian ikuslegoaren saria jaso zuen iaz. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Palestinarrek eta israeldarrek bizi duten zisma dago istorio honen atzean. Salma alargun palestinarra da eta bere etxean limoiondoak landaturik ditu. Horren etxea Israelen eta Okupaturiko Lurraldeen arteko mugan bertan dago, Israeleko Defentsa ministroaren etxetik oso hurbil. Hori horrela, poliziak limoiondoak ministroarentzat arriskutsuak direla eta mehatxua suposatzen dutela esan eta arbolak moztea nahi izango du. Salma andreak orduan ministroaren kontrako borroka gordin bati ekingo dio, bere zuhaitzak defendatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.