DBH Ongarai ikastetxeak martxan jarri du eskolako liburutegi berria
DBH Ongarai ikastetxeak martxan jarri du eskolako liburutegi berria, aste honetan. Ekipamendua irakasle batek ikasleentzat horreko egiturek duten garantziaz jabeturik eta erakutsitako sentiberatasun gehi egindako lanaren emaitza da. Udal liburutegiko lankideek sustatzaileekin lanean jardun izan dute prestakuntza lanek iraun duten azken urtean, aholku eta gomedioak ematen.
Liburutegia Gure Etxea ohiko eraikin birmoldauan dago. Areto zabala da, argi natural ugari duena. Gelak mahai, apal eta irakurketarako 36 jarleku ditu, eta baita ere ordenadore bat barne lanetarako eta interneteko konexioa duen beste bat ikaslegoaren kontsultetan erabiltzeko.
Zuzkidura: hasierako bibliografi fondoak, 36 jarleku, 2 ordenadore eta interneterako sarbidea
Liburutegiko fondo-bildumak hainbat iturritatik edan du; ikastetxeko mintegietatik, eat erositako ale berrienetatik, azken hauek gehiengoak izanik. Horien artean hiztegian, entziklopediak, testu-liburuak, alor ezberdinetako ezagutzazkoak –zientziak, pedagogia, eta abar- eta, batez ere, euskarazko, gaztelerazko nahiz ingelesez idatzitako literatura aleak daude, hainbat aldizkarirekin batera. Fondo horiek guztiak erosteko kargua ikastetxean berak eta Guraso elkarteak gain hartu dituzte.
Ikastetxeko irakasle taldea arduratuko da lan tekniko guztiaz: zigilua jartzeaz, katalogatzeaz, Abyes programa informatikoarekin, mailegu fitxak jartzeaz edota apaletan antolatzeaz, esaterako.
Hasiera batean liburutegian emango diren zerbitzuak ondorengoak izango dira: liburu mailegua, irakurketa, kontsulta eta ikasketa eta bertan, banakako lanak egitea eta interne kontsultetarako erabiltzea. Irakasleek ere eskolorduetan liburutegia erabiltzerik izango dute, beren eskoletako osagarri gisa. Hasiera baten, liburutegia asteko lau egunetan eta jolas orduetan irekiko da eta bost irakasle arduratuko da arreta egiteaz eta hori kukdeatzeaz.
Zerbitzuak: maileguak, kontsulta irakurketa, ikastea eta banakako lanak egitea
Ekimena aurrera atera duten irakasle taldearen helburuak ondorengo hauek izan dira: ikasleen artean irakurtzaletasuna sustatzea, liburuak errespetuz erabiltzen eta horiek aintzat hartzen irakastea, liburutegi baten oinarriko funtzionamendua ezagutaraztea bisitatzen dutenetan errespetuz konportatu daitezen, bibliografia erabiltzen ikasteko aukera ematea eta, azken, baten, jasotzen duten hezkuntza osatu eta aberastea, gizaki libre pentsatzaileak eta kritikoak izaten ikasteko.
Aurtengo ikasturearen amaneran liburutegiko erabilera eta datuen inguruan hausnarketa egingo da, horietan oinarriturik eta beharrezkoa balitz, hobekuntzak proposatuz datorren urteari begira.
Udal liburutegia jakitun da liburutegien arteko –publiko nahiz ikastetxeetakoen arteko- lankidetza beharrezkoa dela. Horregatik, une oro beren ezagutzak eskaini dizkie irakasle talde horri lagundu eta aholkatuz, hala lan tekniko nola kudekatetan. Etorkizunean ere, lankidetza hori mantendu egingo da, behar den kasu guztietan.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat

