Bizkaia Etorbidea 21 eraikinaren eraispena xedatu da, hur-hurreko aurri egoeran dagoelako
Udal arkitektoak idatzitako txostenaren arabera Bizkaia Etorbidea kaleko 21garren eraikina hur-hurreko aurri egoeran dago. Hori horrela, Udalak xedatu du jabeek “osorik eta lehenbailehen eraitsi behar dutela” eta horretarako hilabeteko epea eman die. Aspektu guzti horiek xedapenean jasotzen dira, zeina apirilaren 14ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 68. alean argitaratu den. Kaltxango izenez ezagutzen den eraikin horren teilatua behera etorri zen martxoaren 13ko ostiral eguerdian. Gertakizun horrek ez zuen pertsonengan kalterik eragin, udaltzaingoak bertako bizilagunak handik atera zituelako goiz hartan bertan. Ordu batzuk geroago ikusi izan zenez, arriskua bene-benetakoa zen. Egun hartatik eraikina hutsik eta itxita dago, bere perimetroaren hesiak jarrita daudelarik.
Aipatu txosten horrek eraikuntza horren ezaugarriak eta egungo bere egoera sakonki aztertzen ditu. Egituraren atalean forjatua, eskailera eta tailatua baloratu dira. Honetan ondokoa esaten da: “eraikinaren konfigurazio eta egitura horma-kargakoa da harri-hormarekin Egina dago fatxada. Horma-karga horiek egoki daude, kanpotik ikusten denez zuzen eta egonkor izanik.
Forjatuaren eta eskaileraren egoera
Barneko horma-arteak eta eskaileraren egitura egurrezko tramaketen bidez osatuta daude eta azpiko amaiera sabai izunekin errematatuta dago. Egurrezko egitura hori hondatuta dago, nahiz egonkor mantendu. Egitura eta eskailerak akatsak dituzte, hainbat lekutan behera etorrita edo leun ez daudelarik. Pisuaren forjatua errematatzeko erabili den sabai izun eta eskaileraren arrapalak ere kalte handiak dituzte, solte izanik edo jaustear egonik azaleraren zati handi batean.
Teilatuaren egoerari buruzko datuak
Teilatuaren egitura ere egurrezkoa da eta bere erdialdean zati bat behera etorrita dago. Teilatua bi isurkiko estalpea da. Horren egitura habek osatzen dute, zeintzuek karga-hormetan eta zeharkako habexketan apoiatzen direnak. Estalpe horren ezaugarri da habe nagusia egurrezko zertxa batean apoiatzen dela, eta azken hori karga-horman. Egurrezko zertxa hori atzeko karga-hormaren gainean apoiatzen zen, baina hori lurrera etorri da. Horren ondorioz, habe nagusia zertan oinarriturik gabe geratu eta amore eman du. Estalpearen gainerako zatia apoioko puntuarekiko bira eman du. Horren guztiaren ondorioz, jausitako habe horren gainean oinarritzen zen teilatu zatia eta habe nagusiak ere, lurrera etorri direlarik.
Eraikinaren estalpe zati bat behera etorri ondoren, egituraren gainerakoa egoera oso ezegonkorra da. Karga-hormaren gainean dagoen habeetako bat, mutur bat altxatu egin du une honetan horma-kargan apoiorik izan gabe. Habe hori zatiturik dago, horman apoioa egiten zuen heren batera, jatorrizko posizioan mantenduz nahiz eta desplazatuta egon. Hori horrela, teilatu edo estalpeak ez du egonkortasunik eta edozein momentutan osorik behera etor daiteke.
Horiek guztiak aintzat harturik, xedapenean jabeei eraikina eraisteko proiektua aurkezteko eskatu zaie eta horretan hondakinekin zer egingo duten zehazteko ere bai. Horrekin batera, Oinarrizko Osasun eta Segurtasun Azterketa eta exekuzioa gauzatuko duen koordinadorea ere izendatzeko eskatu zaie.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da