Edadetuentzako Eguneko zentro berria datorren astelehenean irekiko da
Abeletxen eraikitako Edaduentzako Eguneko Zentro berria datorren astelehenean irekiko da. Instalazioak hogeita hamar pertsonentzako lekua izango du eta edadetu eta erabiltzaile diren pertsonei eta horien familiei egunez dituzten behar guztiei erabatean erantzungo die. Zentro hori zabaltzeak herrian betidadnik izan den ametsa egi bihurtzea izango da, Ermuko nagusiei kalitatezko eta erabateko zerbitzua eskaini ahal izango baitzaiei gure herrian bertan. Zerbitzu berriak Abeletxeko lurretean altxatako eraikineean eskainikiko da Edadetuentzako Egoitzaren egoitzan bertan eta horrekin partekatuz. Aipatu zerbitzu bi horien kudeaketa ''Bideak'' Foru Sozietate Publikoari dagokio. Honek eraikina altxatzeko lanak Vitalitas enpresari esleitu dio eta, baita ere, zerbitzuaz arduratzeko horren lehenengo hamabost urteetan.
Eraikina Ermuko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari utzitako lurretan altxatu da. Zerbitzu berriak Baldespina Markesaren kalean, Balerio eraikinean eta ''Pasialeku'' izeneko Eguneko Zentroari amaiera emango dio, hori ordeztera baitator. ''Pasialeku'' Ermuan izan dugun lehen Eguneko Zentroa eta bakarra izan da, hamaika urte pasatxo bere ibilbidea egin izan duena. Pasialeku zabaldu zenean hamazortzi toki zituen, gerora 25era artean gehiagotu zirenak, txiki geratzen baitzen. Eguneko Zentroaren lekualdaketa egoitza berrira apurka egingo da, datorren asteko bost lanegunetan zehar. Aldaundiak lekualdaketa gradualki egiteko agindua eman eta egunean bost erabiltzaile eramateko xedatu du. Egun bertan dauden erabiltzaileak hogeita hiru direnez gero, lekualdaketa astelehenean hasiko da eta ostiralean bukatuko. Aste hori egokitzapen alditzat jo da. Ermuko Udalabatzarra Eguneko Zentro berria eta bere instalazioak ikusi eta ezagutzu ahal izan zituen azken asteazkenean, organoak eginiko Osokoaren bilkuraren ondoren.
''Pasialeku'' Eguneko Zentroaren historia
Baldespina Markesaren kalean dagoen ''Pasialeku'' Eguneko Zentroa Ermuan izan dugun lehena eta bakarra izan da, hamaika urte pasatxo bere ibilbidea egin izan duena. Zentroa herriko Udalak egin eta 1998ko azaroaren 16an inauguratu zen. Bere egoitzarako ''Balerio'' eraikin berria erabili zen, horrek zituen hiru pisu eta estalpe gaineko terraza erabiliz. Hasieratik oso harrera ona jasan zuen herritarrengandik eta eskaria urterik urte gero eta handiagoa izan da. Hasiera baten lekua 18 pertsonentzat zegoen. 2000. urtean Foru Aldundiak, Eudelek eta Udalak hitzarmena sinatu zuten eta eskumena eta zerbitzuaren kudeaketa foru erakundeak gain hartu zituen. Udalak eraikinaren mantenua gain hartu zuen etorkizunari begira ondorengo baldintza hau jarriz: Aldundiak herrian Nagusientzako Egoitza egin zezala eta zerbitzua hori ere bertan sartzea, gure edadetuek herritik kanpo joan edo eraman beharrik ez izateko, horrek desarraigoa baitakar berarekin. Hori horrela, Udalak Abeletxeko lur-zoruak eskuratu eta Foru Aldundiari utzi zizkion xede hori betetzeko. Aldundiak Bideak Foru Soziatatearen bidez proiektua gauzatu du, eraikina altxatuz eta zerbitzua martxan jarriz. Tarteko urteetan entitateek elkarren arteko hitzarmena berritu eta matendu izan dute. Hitzarmen horrek, orain bere bidea bukatzen du, elkarrekiko konpromisoa bete baita.
Denbora horretan zerbitzuaren kudeaketa Aldundiaren esku egon da, sartzeko baremazio eta irizpideak eslaipenak barne, bertako erabiltzaile guztiek Foru Zerbitzuetatik bidalitakoak izan direlarik. Esan bezala hasiera baten ''Pasialeku'' zentroak hamazortzi pertsonentzako lekua zuen, gerora eta homologazioaren bidea erabiliz kopurua hogeita bostera arte igo zelarik, eskaria handia baitzen. Hamaika urteko ibilbide horretan Eguneko Zentroa lepo izan da hainbatean. Urte horietako okuopazioaren bataz bestekoa hogeita bi pertsonetan izanik. Egun erabiltzaileak 23 dira eta Aldundiak hiru plaza gehiago esliturik ditu, nahiz eta astelehenean ekingo zaion lekualdatzea egin bitartean, zerbitzua erabiltzen ez hastea erabaki duen.
Instalazio berriak oso erosoak dira: handiak, argitsuak eta zerbitzu guztiak solairu bakar eta berean biltzen dituztenak
Abeletxen altxatu den Eguneko Zentroaren lokal berriak zoragarriak dira. Zentroko zerbitzu guztiak soilaru bakar eta berean bilduta daude, eskaileretan gora eta bere ibili beharrik izan gabe. Horrez gain, kanpo aldean erabiltzaileei pasiatzeko aukera emango dieten terrazak ditu, leku ezagatik estuasunik pasatzen ibili beharrik gabe. Erabiltzaileen eta familien arteko harremanak eta irisgarritasuna erabat hobetu eta bermaturik daude. Horrez gain, plaza kopuruak ere gora egin du 25etik 30era pasatuz. Zerbitzuko erabiltzaile izaera Foru Aldundiak ematen jarraituko du eta interesdunek dependentzia edo laguntza graduaren balorazioa egin beharko dutelarik, 2006. urteko abenduan onartutako dependentzia legean ezarritakoarekin bat.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua