Klasikoen artean aukeraketa egin eta maileguan eskainiko liburutegiak
Liburu on baten balioak ez du galerarik jasaten denboraren eraginez. Alderantziz da, eleberri batek denboran zehar mantentzeak, hori arte lanean bilakatzea dakar berarekin. Hori horrela, udal liburutegiak testu klasikoei leku egin eta toki berezitu bat prestatu die hilabete honetan. Bertan Homerok idatzitako ‘Iliada’, Garcia Lorcaren poesia. Stendhalen ‘Rojo y Negro’ titulua edo betirako diren eta Shakeaspearek idatzitako zituen hainbat lan.
Hogei mendetan ekoiztutako literatura udal liburutegiko bazkideen esku. Aro ezberdinetako idazleen sormena piztu eta bultzatu dituzten gaien bilduma. Ruben Darioren kasuan amodioa; Manriquerenean heriotza; Baudelairerenean plazerra; Homerorenean heroi eta abenturak; Danteren kasuan bekatua eta Alan Poerenean terrorea, besteak beste.
Askotan klasikoen liburuak sakon edo zaharkitutzat jotzen ditugu, larregi ezagutu gabe. Hortaz, oraintxe une egokia izan daiteke horien balore literario zein den eta zergatik handitzen jarraitzen duen.
Larunbat arratsaldean ‘Kontu-kontari’ saioa egingo da
Hileroko lehen larunbat guztietan bezala, larunbat arratsaldez ‘Kontu-kontari’ saioa egingo da, udal liburutegiko haurren gelan. Saioa arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da eta kontalaria Apika taldea izango da. Kontakizuna 4 urtetik 11ra bitarteko umetxoentzat pentsaturik dago. Saioa doan da eta, enbarazurik ez egiteko, puntualtasuna eskatzen zaie bertaratu nahi duten guztiei.
Ekimen honen helburuak anitzak dira eta horien artean ondokoak aipa genitzake: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba helaraztea gazteei eta, larunbat arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna suspertzeaz gainera, partaideen irudimen eta sormena ere landuko dira.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat
