-Nahita- aldizkariaren ale berria kalean

04.05.09
Berdintasuna

‘Nahita’ aldizkariaren ale berria kalean dago. Bere hiruhileko aldizkatasunari eustiz, apirilekoa aurreko astean atera eta banatzen hasi zen. Aukera Berdintasunerako udal sailak aurten argitaratzen duen bigarren aldizkaria moldiztegitik irten berri da. Aldizkari horrek emakumearen balio eta ahalmenak lantzen dituzten gaiak jorratzen jarraitzen du. Ale honetan zabal eta luzeen landutako gaia abortoari buruzko erreportajea da. Bigarren orrialdean Jabekuntza Eskolaren hileko egitarauaren zehetasunak jasotzen dira. Segidan editoriala dator, non emakumeek etxeko lanetan greba egiteak izan ditzakeen ondorioen inguruko proposamena aurkezten den, eta imajinatzea ezezik greba horri ekitea proposatzen da. Ezagutzen al duzu? atalean, Aldarte Zentroaren berri ematen da. Hurrengo orrialdean, orain urte batzuk martxoaren 8rako kanpainan erabili zen leloa berreskuratzen da, oraindik indarrean jarraitzen baitu: Eta zu… zergatik zara heterosexuala?

Ale honek argazki-inkesta mantentzen du, oraingo honetan abortoaren inguruan herritarrek pentsatzen dutenari buruz galdetzen zaie. Horren atzean, denbora-pasen atala dator, letra-zopa dakarrelarik. Kontrazalak hainbat albiste interesgarriren berri dakarkigu.

Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko. Guk aldizkariaren formatu elektronikoa eskaintzen dugu, pdf formatuan. Hori ikusi ahal izateko, eragin beheko informazio gehiagoko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan