Herrian sustraitzeko helbuaz dator XVII. liburu eta disko azoka

07.05.09
Euskara

Datozen egunetan merkatuan dauden euskarazko liburu berriak ikusteko aukera paregabea izango dugu Ermuan, lau egunetan zehar burutuko den XVII. Euskal Liburu eta Disko Azokari esker. Azoka maiatzaren 14an, ostegunean zabalduko da, eta asteburu osoan mantenduko da irekita. Astean zehar ordutegia 11:00etatik 14:00etara izango da goizez eta 16:30etatik 20:30etara arratsaldez; larunbatean eta igandean, berriz, 11:00etatik 14:00etara goizez eta 17:00etatik 21:00etara arratsaldez.

Aurten azoka herrian sustraitzeko itxaropena du Udalak eta horretarako oso egitarau polita eta zabala prestatu, herriko semea den Txabi Arnalek "Elefante maitemindua" bere azken lana aurkeztuko die ermuarrei eta hainbat ikastetxetako ikaslek Yolanda Arrieta eta Maite Franco ipuin-kontalarien bisita jasoko dituzte. Azoka zabaltzen den egunean, Ongarai eskolako ikasleek azoka bisitatuko dute eta jolas baten bitartez liburuak erabiliko dituzte. Egun horretan bertan Patxi Zubizarreta ere herrian gurekin izango dugu, "hamar mezu eta dei bat" literatur emanaldia eskaintzen. Ostiralean Jon Maia izango da ikastolan "Riomundo" liburuarekin. Gainera egun honetan Jon Maiak jaio berria den "Ezekiel Etxebarria" saria ere jasoko du, herrian euskaraz gehien irakurri den eleberriaren idazlea izateagatik.

Lau egun oparoak non, helduek literaturaz eta literaturaren ingurukoez disfrutatuko dugu eta txikiek ere aukera izango dute Udal Liburutegiak jarritako irakurketa gelaz disfrutatzeko. Larunbatean, plazan bertan, goizez liburuentzako azalak egiteko tailerrak izango da umeentzako eta arratsaldean ‘Ino, Ino, Ino... badator Bonbardino’ haurrentzako antzerkia. Igandean azoka gunean bertan hainbat esketx barregarri egingo dituen antzerki taldea izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte