Letra galiziarren jardunaldiek Ermuan mende laurdena betetzen dute
Herriko zentro galiziarrak eta ermuarrak letra eta idazle galiziarren inguruko jardunaldiak ospatzen dihardugu aste honetan. Jai horiek aurten hogeita bosgarren edizioa betetzen dute, hau da mende laurdena edo zilarreko ezteiak. Herriko Zentro Galiziarrak, bere zuzendaritza batzorde ezberdinak eta kideak hogeita bost urteko lana egin ditu, kalerik egin gabe, urtero jaiokin gozatu ahal izateko. Aurtengo egitarauak zentroko presidente berriaren –Juan Cid Reyren- hitzaurrea dakar eta baita, herriko alkate Carlos Totorikaren hitzak. Azken horietan herriko lehen agintariak ondorengo desioa adierazten du: ‘Xornada hauek urtebetetze zoriontsua izateaz gain izan daitezela baita ere beste hogeita bost urteko elkarbizitza zoriontsuaren atarikoa’.
Aurten Ramon Piñeiro Lopez idazleari dedikatu zaio. Ekintzen egitarau ofizialari azken asteburuan eman zitzaion hasiera, nahiz eta ekitaldi gehien eta garrantzitsuenak datozen hiru egunetan gauzatuko diren. Egitaraua hasi zenetik mahai joko ezberdinetako txapelketak eta kirol saioak jokatu dira. Egun nagusiak biharkoa eta igandekoa izango dira. Jardueren zerrenda ondokoa da:
Maiatzak 9, larunbata
- 11:30etan. Dantza taldeen kontrentrazioa: Ermuko ‘Txindurri’ eta ‘El Rocio’ taldeak eta Barakaldoko ‘Gaitas Doces Lembranzas’ taldea.
- 11:45etan: San Isidro kaletik plazarainoko kalejira.
- 12:00etan: Jaiak aurkezteko pregoia. Aurtengo aurkeztea J.L. Gonzalez, ‘Poxpolo’ izango da.
- 12:15etan: Dantza erakustaldia, aipaturiko taldeen eskutik.
- 13:00etan: A Coruñatik etorritako ‘Compotela”, orkestraren goizeko emanaldia.
- 14:00etan: Barakaldotik etorritako ‘Gaitas Doces Lembranzas’ taldearen emanaldia, S. Isidro kalean.
- 15:00etan: Adiskidetze bazkaria.
- 19:00-22:00: A Coruñatik etorritako ‘Compotela’, orkestraren arratsaldeko emanaldia. Gauean dantzaldiak aurrera jarraituko du, goizaldera artean.
Maiatzak 10, igandea
- 11:30etan: Dantza taldeen kontzentrazioa: Rocio, Zumake eta Terra Nai.
- 11:45etan: San Isidro kaletik plazarainoko kalejira.
- 12:00etan: Dantza erakustaldia, aipaturiko folklore taldeen eskutik.
- 12:00-13:00etan: Ohorezko ardoa, laguntzaileentzako.
- 13:00etan: A Coruñatik etorritako ‘Compotela’, orkestraren eguerdiko emanaldia.
- 19:00-22:00etan: A Coruñatik etorritako ‘Compotela’, orkestraren arratsaldeko emanaldia.
Zaldiko-maldikoak eta produktu tipikoen dastatzea
Urtero egin bezala zentro galiziarrak bere egoitzaren aurreko kalean, San Isidron, postuak jarriko ditu olagarroa eta Ribeiroko ardoak saltzeko. Gaztetxoek, berriz, urteroko legez, zaldiko-maldikoak izango dituzte Okin Zuriko aparkalekuan.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean