Jon Maiak jasoko du Ermuko ‘Ezekiel Etxeberria’ izeneko saria, bere estreinako edizioan
‘Ezekiel Etxebarria’ estreinako saria Jon Maia idazleak jasoko du datorren astean, Riomundo liburua udal liburutegian iazko urtean euskaraz gehien irakurritako alea izateagatik. Maiak datorren ostegunean, Lobiano Kulturgunean eta iluntzeko zortzi eta erdietan egingo den ekitaldian jaso du. ‘Ezekiel Etxebarria’ idazle eta euskaltzale ermuarra izan zen, herriko abade 56 urtetan eta haren oroimenez, bere idazlanak gogora ekartzeko xedez presdtatu da sari berri hau, herriko euskal Liburu eta disko azokaren barruan. Esan bezala, estreinakoz emango da Ezekiel Etxebarria izeneko saria. Sari hori bitartez, liburutegian euskaraz gehien irakurritako liburuaren idazlea saritukoo da, autore hori omentzeko eta bere lana eskertzeko modu bat izatez gain, garrantzitsuena irakurleek eurek saria ematea da, nolabait irakurlea eta idazlearen arteko zubia eraikiz.
Sari honek herrian izan dugun Ezekiel Etxebarria idazlea gogoratzeko eta berak Ermuan egindako lana aitortzeko asmoa ere badu. Ezekiel Etxebarria XIX. mendean Ermuan bizi zen eta bertako apaiz izan genuen 56 urtetan. Bere euskalzaletasuna oso agerikoa zen eta hainbat bertso idatzi zituen, non herriko orduko ohituren berri ematen digun, hala nola, ugariak dira erlijio gaiak, ahoz aho transmititu diren gabon-kantak eta herriko jaun eta lagunei eskainitako bertsoak, besteak beste, On Juan Valdespinako markes jauna, Julian Gayarre, Domingo Iturraran, Jose Iraegi... eta beste hainbati. 1996an, Ermuko abade etxean aurkitu ziren bertso-paper hauek guztiak "Ermua eta Eitzako euskara" liburuan jaso ziren eta argia ikusi zuten. Baina bertso hauek ez dira berak egindako lan bakarra, 1899an Durangon "Etimologías vascongadas o sea, Ensayo sobre interpretación y reconstrucción del Vocabulario Vascongado" ere plazaratu zuen; loragintza eta ortularien inguruan ere zaletasun aparta zuen eta hainbat eta hainbat artikulu jasoak ditu. Ezekiel Etxebarria, herrian Abadetxikia gatxizenez ezaguna, Ermuan hil zen 1925eko abuztuaren 25ean.
Lehendabiziko Ezekiel Etxebarria Saria Jon Maiaren Riomundo liburuak eskuratu du. Jon Maiak bertsolaritzan nabarmendu bada ere, musikan ere azpimarratzekoa du Karidadeko bentan egindako lana. Honetaz gain "Riomundo" eta "Apaizac obeto" idazlan ospetsuen idazlea ere bada. Azken urte hauetan hainbat alditan Ermuan egin izan da, ikastetxeetan, liburu eta disko azokan, Berbetan jardunaldien barruan edota bertsotan San Martin kulturalean. Sari ematea maiatzarean 14an, osteguna, Lobiano kulturgunean izango da, arratsaldeko 8:30etan.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik