Udalekuetan izena emateko epea gaurdanik zabalik
Euskara sailak antolaturik ekainaren 29tik uztailaren 10era arte egingo diren udalekuetarako izen ematea gaur maiatzaren 11n (astelehena) zabaldu da. Izen emateak hurrengo bi astez hartuko dira, hots . Izena ematea betiko legez, Udal Euskara Sailean (udaletxeko behe-solairuan) izango da 8:30etatik 14:30etara eta izena eman nahi duenak Osakidetzako txartelaren kopia ekarri, bertan emango zaion fitxa bete eta ume bakoitzari dagokion matrikula tasa ordaintzea besterik ez du egin beharko. Aurtengoan izen-emate guztiak udal euskara zerbitzuan zuzenean egin beharko dira eta ez ikastetxean.
Aurten, iaz egin zen, antzera umeen adinaren araberako hiru egitarau mota aurkeztuko dira. Bata lehen hezkuntzako lehen mailatik hirugarren mailara arteko umeentzako; bigarrena, ume ertainei zuzendua, hau da, Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailan dauden umeentzako; eta hirugarrena, Lehen Hezkuntzako seigarren maila eta DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleentzako. Egitarauok desberdinak direnez, bakoitzaren salneurria ere desberdina izango da. Hona hemen, bakoitzendako egitaru-aurreikuspena:
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko