Hitzaldia: -II Errepublika eta Guda Zibila Ermuan-
Jesus Gutierrez Arosa historialariak II Errepublika eta Guda Zibilaren inguruko gora-beherak gure herrian inguruko hitzaldia emango du gaur Lobianon, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Hitzaldiaren titulua ‘II Errepublika eta Guda Zibila Ermuan’ da. Ekitaldia udal liburutegiak antolatu du eta sarrera doan da.
Udal liburutegiren zerbitzuak -Liburutegia gerran- izeneko erakusketa tematikoa jarri berri du Lobianon ikusgai. Antolatzaileen asmoa Espainiako Guda Zibila orain 70 urte amaitu izana gogora ekartzea izan da. Erakusketa Liburutegi Nazionalak ekoiztu du, Liburutegiek II Errepublikan (1931tik 1936etara) eta Guda Zibila (1936-1939) iraun zuen urteetan egindako lana agerian jartzeko asmoz. Erakusketaren xedea “liburuak gauzak aldatzeko zuen ahalmena ziurtzat jotzen zen garaiaren eta liburutegi publikoek askatasunerako bidea izatearen izpiritua berreskuratzea” da.
Erakusketako paneletan ez da Liburutegi Nazionalaren lana soilik errepasatzen. Kulturaren eremuan errepublikarrek nahiz nazionalek abian jarritako beste hainbat jarduerek ere lekua dute. Hori horrela, liburutegi berrien sorrera, irakur zaletasuna bultzatzeko kanpainak edo misio pedagogikoak, bestelako gizarte eragileen ekimenak, , udalerriek, sindikatuek nahiz langileen ateneoek bultzatutako herri liburutegiak, esaterako. Gudan borroka eremuetan liburutegiek izan zuten espazioa ere islatzen da.
Lotutako albisteak
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko