Ermuko F.Tak biharko Kopa finalerako bi sarrera oparitu dizkio bazkide eta babesle bati

12.05.09
Kirolak

Ermuko F.Tak bihar Athleticek eta Barçak jokatuko duten Kopa finala ikusi ahal izateko bi sarrera oparitu dizkio herriko “Construcciones Baltar, S.A.” izeneko bazkide eta babesleari. Gorritxoen Zuzendaritza Batzordeak opari hori egitea erabaki zuen orain egun batzuk, enpresak “aspaldidanik eta urterik urte taldeari ematen dion babes eta laguntzagatik” elkarteko bozemaileek aditzera eman dutenez. Sarrerak azken asteburuan eman zitzaizkion aipatu enpresako kide eta ordezkariari, Juan Angel Baltarri, elkarteko jubenilak Teodoro Zuazua futbol-zelaian jokatutako partidan zehar.

Larunbateko partidan txistorra banatuko, musika entzungo eta telebista bat zozketatuko ikusleen artean

Ermua Futbol Taldeko lehenengo ekipoak orain gutxi mailaz igotzea lortu du. Aste honetako larunbatean etxean jokatuko du aurtengo denboraldiko azken partida, Basauri hartuz arratsaldeko bostetatik aurrera. Hori kontutan harturik Zuzendaritza Batzordeak jaialdi txiki bat antolatu du egun horretarako. Futbol-zelaira joaten diren guztiei txistorra-pintxoak banatuko zaizkie eta partida musikaz girotuko da. Halaber, lehenengo taldeko jokalariek 19 hazbeteko telebista erosi du ikuslegoen artean zozketatzeko. Jokalariek asterik aste jardunaldi orotan beren partidak ikusi eta jarraitzen dituzten zale eta jarraitzaileei beren babesa eskertu nahi diete zozketa horren bidez.

  • Argazkian Inmaculada Etxeberriak Juan Angel Baltarri Kopa finalerako sarrera biak entregatu zizkion unea ikus daiteke

Lotutako albisteak

Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da
Imagen
26.09.25
Kirol alorrak ikastaro berri gehiago eskaino ditu urritik aurrera

Denboraldiko nobedade bitan izena-emateko aukera izango da: 'Indartuz' eta 'K-Stretch'