Mila zaletik gora bildu ziren San pelaion Kopako finala grinaz jarraitzeko eta Athleticekin bat egiteko
Mila pertsonatik gora bildu zen asteazken iluntzean San Pelaioko parkean Athletic eta Barçak jokatu zuen hereje Koparen finala zuzenean ikusteko. Giroa ikusgarria izan zen, aparta. San Pelaiora haur, gazte eta heldu ugari bildu ziren. Askok beren futbol taldearen koloreekin jantzita bertaratu ziren. Elastiko, bufanda eta banderak nonahi ikus zitezkeen. Zaleek partida kolektibotasunean eta zuzenean ikusi ahal izan zuten pantaila erraldoi batean, kalitate handiko irudi eta soinuaz. Partida eta, batez ere, azken emaitza ez ziren gehiengook espero genuena, baina kirolean txapeldunordea izatea ez da gauza makala. Gauza asko bizi izan genitu zaleok: emozioa, esperantza eta etsipena. Giroa, hori bai aparta izan zen. Datorren urtean, behar bada, errepikatzeko modukoa. Gaua normaltasunez bizi izan zen, inolako arazorik gabe, jarraitzaileak elkar errespetatu baitzuten, bakoitzak bereari animatuz.
Partidaren emanaldian herriko futbol elkartea jendaurrean zoriontzeko parada aprobetxatu zuen Kirol zinegotzigoak. Partida hasi baino lehen, iragarki eta atsedenaldian, zorion mezuak pasa zirelarik, gorrien lehen taldeak eta kadeteak mailaz igotzea lortu baitute.
Lotutako albisteak

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko