Kulturaz blai! XVII. euskal liburu eta disko azokaren asteburuan
Ermuko Euskal Liburu eta Disko azokaren hamazazpigarren edizioa pil-pilean da egunotan eta igandera bitartean gauzatuko. Aurtengoan hamaika stand jarri dira herriko plazan. Euskarazko produktu eta azken nobedadeak ekarri dizkiguten argitaletxe, banatzaileen eta elkarte edo eragileen artean Elkar, Gerediaga elkartea, Erein, udal liburutegia, Euskal Birusa eta Badihardugu elkartea ditugu. Horiek mota guztietako euskarazko produktuak eskuratzeko aukera ezin hobea emango digute egunotan. Herriko liburu-dendek aurten kale egin dute, dendarietako bat ondo ezik dagoelako.
Azoka ez dator esku hutsik, ez horixe!, Berarekin batera kultur ekitaldi ugari dakar berarekin. Gaurtik igandera bitartean gauzatuko direnen zerrenda ondokoa da:
- Gaurtik igandera azoka zabalik:
- Azoka izango Kardinal Orbe plazan. Ordutegia: goizez 11etatik 14etara eta arratsaldez 17etatik 21etara. Umeentzako irakurketa gune berezia. Iluntzean oparien zozketatuko.
- Maiatzaren 16an, larunbata:
- Umeentzako tailerrak. Herriko plazan, 12etan.
- Antzerkia. “Ane Monna, Oskola eta Karramarroi”. Plazan 18:00ean.
- Maiatzaren 17an, igandea:
- Antzerki-bertso saioa. Herriko plazan, 19:00etan.
- Maiatzaren 18tik 21era, astelehenetik asteazkenera
- Maite Franko ipuin-kontalaria 1.eta 2. mailako ikasle guztientzat. Lobianon.
- Maiatzaren 28an, osteguna:
- Yolanda Arrietarekin solasaldia Anaitasuna Ikastolako 1 eta 2. mailako ikasleentzat, goizeko 9:00etan.
Antolatzaileak: Euskal Birusa eta Udal Euskara Saila. Laguntzaileak: Bizkaiko Aldundia eta Jaurlaritza.
Jon Maiak jaso du ‘Ezekiel Etxeberria’ izeneko saria, bere estreinako edizioan
‘Ezekiel Etxebarria’ estreinako saria Jon Maia idazleak jaso du gaur eguerdian, Riomundo liburua udal liburutegian iazko urtean euskaraz gehien irakurritako alea izateagatik. ‘Ezekiel Etxebarria’ idazle eta euskaltzale ermuarra izan zen, herriko abade 56 urtetan eta haren oroimenez, bere idazlanak gogora ekartzeko xedez presdtatu da sari berri hau, herriko euskal Liburu eta disko azokaren barruan. Esan bezala, gaur estreinakoz emango da Ezekiel Etxebarria izeneko saria. Sari horre bitartez, liburutegian euskaraz gehien irakurritako liburuaren idazlea saritu da, autorea omentzeko eta bere lana eskertzeko modu bat izanik.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik