Ermuak inklusiorako duen plana aurkeztu du gaur Donostiako Koldo Mitxelenan

15.05.09
Ekonomi Sustapena

Ermuko udaleko bi alorrek inklusiorako toki plana aurkeztu dute gaur goizean Donostiako Koldo Mitxelena zentroan. Aurkezpena “Enplegu bultzatzaile diren Europako udalak. Lisboako agenda eta bere berrikuspena” izeneko mintegiaren barne egin da, lurralde eta toki eremuko praktika onen eredu gisa. Inklusiorako plana Ermuan orain bi urte jarri zen martxan. Horretan diziplina anitzeko langile taldeak dihardu modu koordinatuan lanean. Lankideok Gizarte eta Kultura alorrekoak eta Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorretakoak dira. Planaren nondik norakoak gaur goizean alorretako zuzendari diren Merche Gonzalez de Celis eta Rosalia Herrera Yustek eman dituzte.

Lisboako estrategiaren helburuak lortze aldera toki eta lurralde eragileek jarraitzen dituzten politikak eta praktikak aztertu eta horien inguruan eztabaida foroa sortzea da aipatu mintegi horren xede nagusia. Horren barne, batez ere enpleguaren atala jorratu eta aztertu nahi da, Euskal Herrian estrategia horretan areagotzeko ditugun ikuspuntu eta erronkak sakonduz.

Inklusio planaren helburua bere izenaren arabera ondorioztatu daitekeenez, gizartetik at geratzeko arriskuan dauden edo jada kanpo dauden pertsonak berreskuratu eta gizarteratzea eta lan-munduratzen laguntzea da, bi atal horiek erabat erlazionaturik daudela frogatu baita. Lan horretan buru-belarri dihardu aipaturiko lankide eta adituen taldea, horien artean eta besteak beste, gizarte laguntzaileak, hezitzaile eta enplegu aholkulariak daudelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik