Errotabarri taldeak estatuko eskubaloi txapelketa jokatuko asteburuan

15.05.09
Kirolak

Errotabarri elkarteko eta kadete mailako ‘A’ taldeak, estatuko eskubaloi txapelketa jokatuko du gaurtik igandera bitartean Madrilen, Villaverde barrutian eta E sektorean, sailkatutakoen artean jokatuko den ligaxkan. Errotabarriko taldeaz gain, laukotea B-Base Villaverde; La Fuensanta eta Paideuterion taldeek osatzen dute. B-Base Villaverdekoek etxean jokatuko dute, Felix Rubio kiroldegiaren pabiloian. Talde bakoitza beste hiruekin jokatu beharko du sailkapen partida hauetan, garaileak Espainiako Txapelketara pasatzea lortuko dutelarik. Esan bezala, lau taldeak elkarren arteko lehian arituko dira, guztiak guztien kontra jokatuz.

Errotabarri elkarteko jokalariak jada Madrilen dira, gaur iluntzean bertan jokatzen baitute beren lehen partida. Taldea ilusio handiz bizitzen ari da azken egunak, jakin badakielako ez duela ezer galtzeko eta bai aldiz, dena irabazteko. Aurtengo denboraldian kanpaina ona egin du eta estatuko txapelketarako sailkatzea lortu baitu. Beraz, zorte on, eta aurrera.

Asteburuko partida horietan taldeek nola parekatuko diren eta zein ordutan neurtuko diren ondoren zehazten dugu:

  • Maiatzak 15, ostirala
    • 18:00etan: B. Base Villaverde-E. La Fuensanta
    • 20:00etan: Errotabarri Ermua-C.P. Paideuterion
  • Maiatzak 16, larunbata
    • 18:00etan: C.P. Paideuterion-B. Base Villaverde
    • 19:30etan: Errotabarri Ermua- E. La Fuensanta
  • Maiatzak 17, igandea
    • 10:30etan: E. La Fuensanta-C.P. Paideuterion
    • 12:03etan: B. Base Villaverde-Errotabarri Ermua

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira