Etengabeko ikaskuntza eremuan doako ikastaroen eskaintza zabala

18.05.09
Ekonomi Sustapena

Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorrak Etengabeko ikaskuntza eremuan doako ikastaroen eskaintza zabala prestatu du herritarrontzat. Egitaraua Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean eta horren diru-laguntzaz prestatu da eta datozen asteetan zehar gauzatuko da. Izen-emate epea asteazkenean –maiatzaren 20an- irekiko da Lobianon. Izen-ematea goizez 11etatik ordu 1etara eta arratsaldez 15etatik 21etara egin ahal izango da. Esan bezala, ikastarook doakoak dira eta ez da ezer ordaindu beharko. Ikastaro batzuetan lekuak mugatuak direnez, horiek esleitzeko apuntatze ordenari jarraituko zaio modu zorrotzean.

Eskaintza horretan landuko diren gaiak lau dira. Lehena herrian zehar bertako historia eta ondarea ezagutzera emateko egingo diren bisita gidatuak. Bigarrenean, eguneroko bizitzan izaten ditugun gatazken bitartekotza, horiek negoziatzeko eta konpontzeko teknikak landuz. Hirugarrenik, krisialdiari aurre egiteko oinarrizko orientabide sorta landuko, honetan hiru atal jorratuko direlarik; ekonomia, laguntza eta psikologia. Honetan etxean aurreztea, hipoteka eta zergak aldatzea, prestazioak eta laguntza ekonomikoak eta krisialdiari aurre egiteko laguntzak, estresa eta antsietatea kontrolatzeko tailerrak. Laugarren eta azken, proposamena sukaldaritza modernoko ikastaroa da –I eta II maila-, Erretena elkarte gastronomikoak egingo dena.

Argibide gehiagorako deitu 943 708 700 edo idatzi oij-gib@udalermua.net.oij-gib@udalermua.net helbide elektronikora. Alor antolatzaileak bi orriko koloretsu eta dotore bat argitaratu du non ikastaro horien xehetasun guztiak ematen diren. Guk argitalpen hori oso-osorik pdf formatuan eskaintzen dugu informazio gehiagoko lasterbideari lotura eginez.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du