Hitzaldia: Euskararen historia, isolamendu adibide bat?

19.05.09
Euskara

Euskararen inguruko Berbetan jardunaldien X. edizioari amaiera emango zaio gaur arratsaldean. Juan Carlos Etxegoien "Xamar" ikerlariak euskararen historia gaia abiapuntutzat hartu eta horren ibilbideaz hitz egingo digu, isolamenduaren adibide izatearen inguruan hausnarketa eginez. Hitzaldia Lobiano kulturgunean egingo da arratsaldeko 19:00etan hasita. Ekitaldia librea eta doakoa da, entzule ororentzat aproposa izanik.

Xamarrek 2006an argitaratu zuen Euskara Jendea ikerlana hartuko du oinarri. Hitzaldi honek gure hizkuntzaren izanari hurbiltzeko aukera emango digu. Irudiez lagundutako bidai historikoa proposatuko digu. Batetik, euskara linguistikoki hizkuntza isolatua da eta, bestetik, euskararen herriak iraun egin du historiaurretik orain artean. Nola izan azaldu behar?

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko