-Vertigo Rock- hirugarren urtez hazten eta sendotzen den jaialdia

20.05.09
Gizartea

Rock musikako jaialdia izango da larunbatean Ermuan, ‘Vertigo rock’ izenekoa. Aurtengoa bere hirugarren urtea jarraian izango denmez, errotzen doala esan dezakegu. Antolatzaileek egitarau zabalago eta erakargarriago bat proposatzen digute. Esaerari jarraituz esan dezakegu,. Hirugarrenean borobildu dutela, kartela indartsua izateaz gain inoiz baino jarduera gehiagorekin baitatorkigu. Karteleko talderik ospetsuena Madrilgo ‘Hamlet’ da, honekin batera eszenatokian ‘Censurados’ (); ‘Damudot’ eta ‘Eskarmiento’ ermuarrak izango ditugularik. Ekimena herriko gazte talde batek antolatu du. Jaialdiari herriko plazan egingo da, gaueko bederatzi eta erdietan hasita. Jaialdia dohainik da.

Nolanahi ere, antolatzaileek aurtengorako beste bi emanaldi prestatu dituzte, zeintzuek larunbat arratsaldez gauzatuko direnak Komentukua eta Karabixa kaleetan, hurrenez hurren. Rockaren soinu bortitz eta gogorrak ‘Lord Witch’ (Bergara), ‘No konforme’(Madril) eta ‘Vuelko’ (Bilbao) taldeak izango dira. Egun osoan zehar zuzeneko musika emanaldietan ateratako argazki lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai ipiniko dira. Eguerdian grafittiak nola egiten diren ikusteko parada izango da, plazan erakustaldia egingo baita. Halaber, bertan merchandinsingeko materiala eskaintzeko saltokia eta txosna jarriko dira.Hortaz, egun osoan zehar makina bat gauza egongo da aukeratu eta gozatzeko. Antolatzaileek udaleko gazteria sailen finantziazioa eta laguntza jaso dute. Eta baita ere herriko hogeina ostalari eta tabernarien babesa.

Antolatzaileek jaialdi hau eskualdean erreferentetzat hartu dadila nahi izaten jarraitzen dute. Beren helburu behinena gure inguruko rock musika taldeei eta batez horretan hasten diren berriei laguntzea da, ezagutzera eman daitezen. Seguru helburua betetzen duela.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian