Zine-klubak –Quadrophenia- musikala proiektatuko du

21.05.09
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak maiatzeko emanaldiekin aurrera jarraituko du. Bihar “Quadrophenia” titulaturikoa proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma koprodukzio britaniarra da, 1979. urtean aurkeztu zena eta Franc Raddamek zuzendu zuena. Zinta musikala eta dramaren generokoa da. Musika ‘The Who’ talde ospetsuarena da. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Mod kulturari eginiko hurbilpena, gurtzazko filma honetan. Londres hirian, 1964. urtean. Nerabeen talde bi sortzen dira, elkarren artean aurkariak direnak (modsak eta rockerrak). Lehiakortasun horrek ondorio sos eskasak izango ditu. Jimmy eta bere taldekideak; lagun talde batua, trajez jantzita pintxo-pintxo eta bere motorren gainean une oro ibiltzen direnak. Pilula zaleak dira, mod taldekoa izatea bizitzeko modu gisa ulertzen dute, beren garaiko kide izatea. Talde guztia Brighton izeneko hirira joaten dira itsu-itsuan, droga, emozio eta rockerren kontra liskarretan ibiltzera. Azkenean, Jimmy taldeko heroia izango edo bizitzeko duen moduaz damutu egingo ote da? Jimmy hitz hauekin adierazten dut: “Nik ez dut nahi izan beste edozein bezalakoa, horregatik mod taldekoa naiz? Ulertzen?”

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.