Andaluziako XVIII. aste kulturala

22.05.09
Gizartea

Azken egunotan Andaluziako Zentroak bere urteroko kultur astea ospatzen dihardu. Egitarauan jasotako jarduerarik garrantzitsuenak, logikoa den legez, gaur ekingo diogun aste bukaeran izango dira, larunbat eta igandeetan guztiok izaten baitugu aisialdirako denbora gehiago. Gaur gauerako iragarrita dago Tute txapelketa, zentroaren egoitzan bertan.

Egitaraua datozen bi egunetarako

  • Larunbata:
    • 13:30etan: Ardoa eskainiko zaie bazkide eta zaletuei.
    • 18:00etan: Dantza erakustaldia San Pelaioko egoitzan bertan. Parte hartuko duten taldeek: Zumake; Extremadura zentroko ‘Flor de Tomillo’, Txindurri, Andaluziako zentroaren ‘El Rocio’ eta ‘Coro Alma de Andalucía’ eta Merche kantaria.
  • Igandea:
    • 14:30etan: Anaikidetza-bazkaria.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.