Zorionak Zipriztintzen! Zorionak, beti!
Ermuko Berdintasunaren aldeko Zipriztintzen gizon taldeak urtebete eginen du. Taldea 2008ko maiatzaren 26 eratu zen, hortaz bihar beteko ditu bere lehen hamabi hilabeteak. Lehen urteurrena ospatzeko taldeak bi ekitaldi antolatu ditu aste honetan bertan gauzatuko direnak. Ekitaldi bi horien bidez, berdintasunaren bidean gizonok jokatu beharreko paperaren inguruan taldeak eginiko hausnarketa gizarteari helarazten ahaleginduko da. Ekitaldi bi horiek Zipriztintzen taldeak oso garrantzitsutzat jotzen dituen gai biren inguruan zentratuko dira: Aitatasun modu berriak eta generoaren araberako rolak. Horiek horrela, bihar arratsaldez ekitaldietako lehena egingo da, Aitzol Aramaio zuzendariaren ‘Aitak’ izenburuko dokumentala proiektatuko baita, Ondoren bertaratutako guztien artean solasaldia egingo delarik.
“Aitak” lana gizonon fazetarik intimoena erakusten digu: aita izan eta seme-alaben zaintza eta afektuak erakutsiz. Solasaldian ondorengo galderei erantzuten saiatuko dira: Nola izan behar da aita igualitarioa? Zeintzuk dira amaren eta aitaren arteko ezberdintasunak? edo nola eragiten dio aitatasunak gure bizitzari? Solasaldi horretan Patxi Perez aktorea eta Irungo berdintasunaren aldeko gizonen taldeko kide batek parte hartuko dute. Ostegunerako, berriz, taldeak zine-klubeko emanaldia antolatu du, non “Whale Rider” filma ikusi ahal izango dugun. Horretan, generoaren araberako rolek gure gizartean duten zama onartezinaz hitz egingo zaigu.
Aitzol Aramaioren ‘Aitak’ documéntala Lobianon, arratsaldeko 7etan
''Zizpriztinek'' gonbidea eta deialdia luzatu ditu. Dokumentalari eta solasaldiari buruz honakoa idatzi dute: “Gaur egungo gizartean aitatasuna bizitzeko modu berri baten lekukoa izaten ari dela uste dugu. Gaurko aitak ez gara gure aitak bezalakoak, baina, Zerk egiten gaitu ezberdinak? Berdintasun aldeko aita berria jaio dela esanez, gero eta ahots gehiago entzuten dira, bere seme-alabekin lotura emozionalak izateko gai dena, beraiekin bere denbora eta aisia elkarbanatzen duen aita, baina, hau, guztiz egia al da?, gaur aitek gure bikotekideekin ardurak erdibana elkar banatzen ditugula onartu ahal dugu? Azkenik, aitak aitatasunari buruzko gogoetak eta bizipenak trukatu ahal izatea gustatuko litzaiguke, eta, inongo lotsa eta beldurrik gabe, gure seme eta alabak hezteko jardunak eragiten dizkigun sentimenduak kanporatzea.
''Zipriztintzen'' Gizon Taldean, ekintza hau interesa duen gizonentzat aukera ezin hobea dela uste dugu, denontzat, aitak ez izan arren. Lagun arteko bizipen aberasgarri bat izatea dugu helburu nagusitzat.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean