Udal Kirol Erakundeak gazteentzako udako kanpainarako izen-emate aldia hasi du

26.05.09
Gizartea

Udal Kirol Erakundeak hastear dugun udarako aisialdi eta kirol kanpaina aurkeztu berri du. Kanpaina aurten berrantolatu eta hobetu egin da, iaz harrera oso ona izan zuelako. Aurtengo kanpaina ekainetik uztailera bitarteko hiru astetan gauzatuko da. Ekimenari “Kirolaz blai - Uda 2009” izena jarri zaio eta bertan aukera anitz bildu dira, guztiak oso erakargarriak. Egitarauak proposatutako aukera zabala da oso, kirol diziplina askoko jarduerak eta txangoak uztartuz. Kanpaina ekainaren 29tik uztailaren 16ra bitartean gauzatuko da, horiek barne. Egitaraua Lehen Hezkuntzako ikasleentzat da aproposa eta jarduerak 6 urtetik 12ra bitartekoentzat pentsatu dira. Programa astelehenetik ostegunera bitartean gauzatuko da. Ostegunetan herritik kanpoko txangoak egingo dira. Lehen egunean Muskiz eta Sopuertara, hondartzan ibili eta abentura egiteko, bigarrenean Urdulizera eskalatzeko eta hirugarrenean Sopelara hondartzan bodyboard egiteko.

Erakunde autonomoaren helburua ondokoa da “kirola eta dibertimenduzko jarduera fisikoaren bitartez anitza eta ludikoa den esparru bat eskaintzea”. Izenak emateko epea zabalik dago eta nahi dutenek kiroldegiko sarrera eta kontrol zerbitzutik pasa daitezke fitxa betetzera. Izena emateko 79,60 euro ordaindu beharko dituzte kiroldegiko abonatuek eta 115,65 euro abonatu ez direnek.

Aurreikusitako jardueren artean ur-jolasak, dantzak, taldeko jolasak, yoga, igeriketa aletekin, aerobic, zirkoa, eskalada Urdulizen, surf-a Sopelan eta abar luze bat daude. Argibide gehiagorako ikus kanpainarako argitaratu den bi orrikoa, informazio gehiago jartzen duen beheko lasterbidearen bidez edo jo kiroldegiko sarrera eta kontrol zerbitzura edo deitu 943 17 90 90 telefonora.

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da