Ermua aterpe!, aurtengo Inmigrazio Jardunaldien leloa
Inmigrazio Jardunaldien IX. edizioa ekainaren lehen astean zehar gauzatuko da Ermuan. Jardunaldion antolatzaileak herriko Garapenerako Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunde (GKEak) dira, hain zuzen ere ondorengoak: Egoarbitza Misio Taldea; Komite Internazionalistak; Caritas; Huancavelicaren Lagunak; Ayuda en Acción; eta Saharar herriarekiko Elkartasun Plataforma, Urko-Punta taldea, Maishule eta Malokak. Halaber, ACHEk, herriko Merkatari eta Ostalarien elkartea, ikastetxeen eta Mudo-Drogoten eta Antxitxiketan aisialdi taldearen laguntza jaso dute. Egitarauak udalaren diru-laguntza jaso du, udal nazioarteko lankidetza departamentuaren finantzazioa baitauka. Egitarauari ekainaren 1eko astelehenean emango zaio hasiera eta larunbatean, ekainak 6an itxiko kulturen arteko jaialdiarekin.
Egitarauan bi orriko batean argitaratu da eta horretan inmigrazioari buruzko hainbat hausnarketa plazaratzen dira, ondorengo azpititulupean: “gehienetan errazago zaigu errua ahulenari leporatzea, boteretsuari aurre egitea baino”. Testuan ere ondorengo ideaik jasotzen dira: “azken garaiotan gure planetako iparraldean emandako hazkunde ekonomikoak Hirugarren Munduari inposaturiko esplotazioa eta mendekotasun harremanak ditu oinarri hein handi batean. Gorantz doan desoreka horren ondorio zuzena da gure lurraldera beste herrialde batzuetako pertsonak etortzea dakar bizimodu hobearen bila”. Pairatzen ari garen krisialdi ekonomikoak ere bere lekua du lerro horietan, non ondokoa adierazten den: bizi dugun egoera ekonomikoak immigrazioak ekonomiaren onurei loturiko emaitzei loturik duen efektu baliagarria murrizteko arriskua dago eta, ondorioz, etorkinen izaera bera ere zalantzan jartzeko arriskua izanik”.
Etorkinen gaineko ikuspegi utilitaristatik aldendu behar dugu, lan-indar hutsa baino gehiago baitira
Testuan aurrera eginda, antolatzaileek immigrazioaren inguruan ondorengoa diote: egungo immigrazioa ez da aldi baterakoa fenomenoa, etorkinak ez baitaude hemen lan-kontratu batek iraun bitartean, horren amaieran euren herrira bueltatuz. Alderantziz, etorkinak gehienetan hona iritsi, lana bilatu eta gure artean finkatzen direnez, egokiago litzateke etorkin edo immigrante esan beharrean biztanle hitza erabiliko bagenu. Eta biztanle eta auzokide diren heinean, ez litzateke bidezkoa izango kolektiboak lana edo gizartearen babesa izateko duten eskubidea ukatzea edo kolokan jartzea”. Jardunaldiko antolatzaileen ustez “etorkinen gaineko ikuspegi utilitaristatik aldendu behar da, lan-indar huts kontsideratzea gainditu eta harrera-jarrera gureganatu, etorkintzat baino pertsonatzat hartuz”.
Egitaraua:
- Ekainaren 1etik 6ra:
- Argazki erakusketa Lobianon: “Emakumeen ekarpena ekonomiari: begi-bistakotik ikusi ezinera, “Emakumeak aniztasunean” elkarteari esker.
- Ekainaren 1ean, astelehena:
- 19:00etan: Erakusketa ireki eta aurkezteko ekitaldia. Bisita gidatua eta luntxa izando da.
- Ekainaren 3an, asteazkena
- 19:00 etan. Hitzaldia Lobianon: “Krisia, immigrazioa, eta Atzerritasun Legearen erreforma berria” Maite Fernandez, gizarte-laguntzailearekin.
- Ekainaren 4an, osteguna
- 21:30etan: Zine-kluba Lobianon. Filma, Ignacio Vilarren ‘Ilegal’.
- Ekainaren 6an, larunbata
- Kulturen arteko jaialdia, jarduerak egun osoan zehar.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan