Udako ikastaro trinkoak udal euskaltegian
Udal Euskaltegiak udarako antolatu dituen ikastaro trinkoen berri eman du. Euskaltegiak informazio oharra argitaratu eta herriko etxebizitzetan banatzen dihardu. Bertan jasotzen denez, hiru dira eskaintzen diren udako ikastaroak, lehen, bigarren eta hirugarren hizkuntza eskakizuneko proba edo bere baliokidea den EGA prestatzeko. Ikastarook lau astez jarraian gauzatuko dira eta 80 ordu hartuko ditu, astelehenetik ostiralera bitartean, eguneko lau orduko erritmoan. Ikastaroan goizez nahi arratsaldez egin daitezke. Goizean 9etatik ordu 1era bitartean eta arratsaldez, 4etatik 8etra bitartean. Ikastaro horiei irailaren 1ean emango zaie hasiera da eta irailaren 28an bukatuko.
Ikastarootan izena emateak 92 euro balio du, indarrean dagoen eskola orduaren arabera. Matrikula jada zabalik dago eta interesatutakoek udal euskaltegiko bulegotik pasa daitezke (Teresa Murga eraikineko 2. solairuan) argibideak eskatzera edo bertako 943 17 09 25 telefonora deitu. Bulegoak zabalik daude goizez eta arratsaldez. Matrikula aldia uztailaren 10ean itxiko da. Hortaz, aukera paregabe hau ez utzi pasatzen!
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko