Ermuan aurkeztu du Defentsoriak –Genero berdintasunaren alorreko lan eskubideen Gida-

29.05.09
Erakundea

Zertan datza aitatasun baimena? Haurdun nago eta kaleratu egin naute, diskriminatzailea ote? Zer esan nahi du enpresariak soldatetan berdintasuna mantendu behar duela? Tratu berdintasuna kontratazio aurretik ere egon behar al da? Sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako erasoa, gertaera diskriminatzaileak ez ote dira? Galde guzti horiei eta beste askori erantzuna ematen zaie - Genero berdintasunaren alorreko lan eskubideen Gida- tituluko argitalpenean. Gidan guztira 243 galdera planteatu eta horien erantzunak ematen dira. Argitalpen hori Defentsoria Erakundeko zuzendari den Maite Errok aurkeztu zuen atzo gure herrian, Carlos Totorika alkatearekin eta Rosalia Herrera, Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Eragintza saileko zuzendariarekin batera. Aurkezpen ekitaldia Lobiano Kultur Gunean egin zen goizeko 9:30etan eta ia berrogei lagun bildu ziren bertara.

Gida hori Emakumeen eta Gizonen Berdintasunereko Defentsa Erakundeak herritarren esku jarri nahi duen tresna da, emakumeek eta gizonek genero-berdintasunaren alorrean dituzten lan-eskubideak ezagutarazteko, eskubide horiek erabiltzeko premisa gisa, guztiok ezagututa eskubideok eraginkortasunez erabiliko direnaren ustetan. Genero Berdintasunaren alorreko Lan Eskubideen Gida honetan ematen den informazioa Langileen estatutuaren (LE) Legearen babesean ezarritako lan-harremanetarako onartutako eskubideei lotuta dago, eta harreman horiek sektore pribatuan ezarritako lan-egoera gehienak biltzen dituzte. Horren arrazoia da, EAEko Defentsa Erakundeak sektore pribatuan duela aholkularitza- eta ikerketa-zereginak garatzeko eskumena.

Gidaren egitura eta bere xedea

Genero Berdintasunaren alorreko Lan Eskubideen Gida honek pertsona partikularrak ahaldundu nahi ditu Alor honetan dituen eskubideen jakintza eta betearazpenaren bitartez. Kontsultatzeko eta laguntzeko tresna izatea du helburu, langileak orientatzeko eta eguneroko egoeretan eta lanaren harreman indibidualaren esparruan emakume eta gizonen arteko desberdintasuna ekar dezaten egoeretan irtenbideak bilatzen dituztenean.

Genero Berdintasunaren alorreko Lan Eskubideen Gida hau honako hiru multzo hauetan antolatuta dago: Lehenengoa genero-berdintasunaren alorreko funtsezko eskubideei buruzkoa da. Horretarako, informazioa modu eskuragarrian aurkezten du 243 galdera-erantzuneko zerrenda baten bitartez, legeriak eta jurisprudentziak gaiari lotuta ezarritakoaren esanahia edozein pertsonari hurbiltzen ahaleginduz, eta eskubide horiek eguneroko bizitzan haiengan nola eragiten duen argituz. Multzo honek honako gai hauei lotutako eskubideak biltzen ditu: enplegua lortzea; lanbide-sailkapena, lanbide-sustapena eta lanbide-prestakuntza; soldata eta ordainsaria; lan-arloko, familia-arloko eta norberaren bizitza uztartzea; sexu-jazarpena eta sexu-arrazoiengatiko jazarpena; haurdunaldia, uztartzeko eskubideak eta kontratuaren amaiera; eta, azkenik, genero-indarkeriaren biktima izan diren langileen kasuetarako araututako eskubide espezifikoak. Bigarren multzoa sexu arrazoiengatiko diskriminazioaren aurkako babesari buruzkoa da, eta diskriminazio-jokabideen ondorio juridikoak zehazten ditu, baita berdintasunerako eskubidea erabiltzeko errekurtso edo erreklamazioagatiko errepresalien ondorioak ere. Eta, azkenik, hirugarren multzoak berdintasunaren eta sexu-arrazoiengatiko diskriminaziorik ezaren arloko glosario bat biltzen du.

Zer da Defentsoria? Izaera eta funtzioak

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea organo publikoa dugu, estatuan eta Hego Europan aitzindaria, independentea, Eusko Jaurlaritzak sortua eta Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuiari atxikia dagoena atxikia, Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 18ko 4/2005 Legea betetzeko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, hain zuzen ere sortea izan zen Defentsoria.Defentsa Erakundearen xedea honako hau da: herritarrak sexu-arrazoiengatiko diskriminazio-egoeretatik babestea eta Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa betetzen dela zain dadin sustatzea. Defentsa Erakundearen egiteko nagusia, bestalde, honako hau da: herritarrei aholkatzea eta ofizioz edota alderdi batek eskatuta ikerketak gauzatzea, sektore pribatuan gerta litezkeen sexu-arrazoiengatiko ustezko diskriminazio-egoerei dagokienez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da