Zine-klubak gaur–Whale Rider – filma proiektatuko du

28.05.09
Gizartea

Zipriztintzen elkarteak antolatu eta proposatuta, gaurko zine-klubearen emanaldian ‘Whale Rider’ filma proiektatuko da. Ermuko berdintasunaren aldeko gizon taldeak bere lehen urtebetetzea egin du aste honetan eta Mudo Drogot taldearekin elkarlanean gaurko emanaldia prestatu du. Gaurko saioak maiatzeko emanaldiei amaiera emango die du. Filmak gizartean dauden gizonezko eta emakumezkoen rol itxiak irudikatu eta kolokan jartzen ditu. Filma Zeelanda Berriko produkzioa da, 2002. urtekoa eta Niki Carok zuzendutakoa. Zinta dramaren generokoa da. 2003 urtean Sundance jaialdian filma onenaren saria jaso zuen, saritua izanik baita ere Seattle, San Francisco eta Rotterdam-eko jaialdietan. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Whale Rider bere herriaren zerbitzurako ohitura zaharren kontra joko duen neskato baten istorio mingarria da, baina bere herrian etorkizunerako lidertzat oso baloratua izan arren ez zaio rol hau ematen neska baita.

Mutilek mutilei dagozkien gauzak eta neskak neskei dagozkienak egin behar dituzte, hori da laburbildurik filmaren laburpen sinplea. Filma aurre-nerabe eta nerabean dauden gazteentzat oso aproposa da. Bertan, rol zorrotz eta baztertzaileak dituen gizarte batean, ezberdintasuna zein latza eta mingarria izan ahal den oso argi islatzen du.

Zipriztintzen Gizon Taldeak eskola zein institutuetako irakasleei eskatu die beren ikasleak emanaldira joateko gonbitea luzatzeko, oso egokia baita beraientzat.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.