Ermuko Udalako bulego birtualaren erabilera orain baino errazagoa
Ermuko Udalak Web gunean dagoen bulego birtuala (Abiapuntu-punto de inicio) hobetu du. Erabiltzaileek tramite elektronikoa egiterakoan arazoren bat aurkitzen zituztela konturatu ondoren, Ermuko Udalak erabaki zuen herritarren arazoak ikastea konponbide bat bilatzeko asmoz.
Seguraski, erabiltzaileei gehien kostatzen zitzaien gauza beren tramitea aurkitzea zen. Arazo honen arrazoia informazioa administraziorako pentsatuta zegoela eta horregatik administrazioaren kanpoko jendea ezin zuen ondo ulertu nola antolatuta zegoen informazioa. Esate baterako, gehien erabilitako tramite elektronikoa "errolda-ziurtagiria" aurkitzea oso zaila zen. Beste gauza aldatu duena iragarki-ohola birtuala izan da. Lehen informazio osoa agertzen zen nahastuta atal berberan. Orain, sailkatu da eremu ezberdinetan: bandoak, informazio oharrak, deialdiak, eta abar.
Aldatzeko beharra zuten gauzak ikusi ondoren Ermuko Udalak konponbide tekniko berri bat instalatu du eta aldaketa hau nabaritzen da bai estetikoki bai erabilpenean. Hori dela eta, herritarrek esan diguten arazoak informaziora joateko eta tramiteak egiteko hobetu ditugu.
Bulego birtualaren bertsi berria instalatzean, lehen aipatutako aurrerapenak ez ezik beste batzuk ere egin dira tramitazio elektronikoa errazagoa egiteko, adibidez, ahal izan diren tramiteetan behar diren pausuak murriztuz tramite elektronikoak egiteko. Dena den, Ermuko Udalaren modernizazio arduradunek lan egiten jarraitzen dute "Abiapuntu-punto de inicio" bulego birtuala hobetzeko eta tramite gehiago Interneten bidez egiteko. Interesatuta dauden erabiltzaileak gurekin kontaktatu dezakete iradokizunaren bat bidaltzeko plataforma hobetzeko asmoz. Oso ondo ikasiko ditugu iradokizun guztiak eta gero erantzungo diegu.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da